Cambios

sin resumen de edición
Nafarroan eta Araban, bigarren edo hirugarren deiekin batera, senideak eta auzokoak neska-mutilen etxeetara hurbiltzen ziren zorionak ematera. "Dia de enhorabuena" (zoriona opatzeko eguna) zen aukeraturiko egun hau. Ohitura zaharragoa izango da, seguruena, Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hau: mutila neskalagunaren etxera lehenbiziko aldiz sartzen zen egunean neskaren senideei ardao-bota bat eramaten zien oparitzat; bota-eguna zen (agian ''votum ''hitz latindarretik eratorria, "di'a de la promesa" edo promes eguna).
Euskal Herri osoan ohitura zabala izan da betidanik ezkontza eguna baino lehen bi fami­lien familien arteko Iotura estutzea, ezkontza eskatzeko, ezkontzarako hitzarmena zehazteko edo opa­riak opariak elkartrukatzeko. Ezinbestekoa zen bi fami­lien familien arteko hurbilketa hori, aurpegi-ikustea, aurrerantzean senitarteko egingo ziren eta.
Mutilak (geroago neskak ere) bazkari bate­kin ospatzen zuen ezkontzaurreko agurra lagunen artean; horrelaxe erakutsi nahi izaten zuen aurrerantzean ez zela ezkongabe izango. Lagunek, bestalde, koplatu egiten zituzten ezkongaiak etxaurreetan, toberekin esaterako. Askoz ezagun eta entzutetsuagoak ziren, jaki­na, mutilzahar edo alargunei ezkontza bezpe­ran kantatzen zizkieten kopla barregarriak. Bikote gazteei zuzendutako bertsoen gai nagu­sia maitasuna izan ohi zen, baina ezkongaiak zaharragoak izanez gero, sasoitik kanpo ezkondu izana gai hartu eta kopla irribarre­tsuak botatzen zituzten.
127 728
ediciones