Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Euskal Herri osoan ohitura zabala izan da betidanik ezkontza eguna baino lehen bi familien arteko Iotura estutzea, ezkontza eskatzeko, ezkontzarako hitzarmena zehazteko edo opariak elkartrukatzeko. Ezinbestekoa zen bi familien arteko hurbilketa hori, aurpegi-ikustea, aurrerantzean senitarteko egingo ziren eta.
Mutilak (geroago neskak ere) bazkari bate­kin batekin ospatzen zuen ezkontzaurreko agurra lagunen artean; horrelaxe erakutsi nahi izaten zuen aurrerantzean ez zela ezkongabe izango. Lagunek, bestalde, koplatu egiten zituzten ezkongaiak etxaurreetan, toberekin esaterako. Askoz ezagun eta entzutetsuagoak ziren, jaki­najakina, mutilzahar edo alargunei ezkontza bezpe­ran bezperan kantatzen zizkieten kopla barregarriak. Bikote gazteei zuzendutako bertsoen gai nagu­sia nagusia maitasuna izan ohi zen, baina ezkongaiak zaharragoak izanez gero, sasoitik kanpo ezkondu izana gai hartu eta kopla irribarre­tsuak irribarretsuak botatzen zituzten.
Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hi­tzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupe­ko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo ''contrat de mariage ''esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkari­ren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazka­ria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska ba­zen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardura­pean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.
127 728
ediciones