Cambios

sin resumen de edición
Mutilak (geroago neskak ere) bazkari batekin ospatzen zuen ezkontzaurreko agurra lagunen artean; horrelaxe erakutsi nahi izaten zuen aurrerantzean ez zela ezkongabe izango. Lagunek, bestalde, koplatu egiten zituzten ezkongaiak etxaurreetan, toberekin esaterako. Askoz ezagun eta entzutetsuagoak ziren, jakina, mutilzahar edo alargunei ezkontza bezperan kantatzen zizkieten kopla barregarriak. Bikote gazteei zuzendutako bertsoen gai nagusia maitasuna izan ohi zen, baina ezkongaiak zaharragoak izanez gero, sasoitik kanpo ezkondu izana gai hartu eta kopla irribarretsuak botatzen zituzten.
Tradizioz, semea edo alaba etxera ezkontzeko bazen, bien gurasoek elkar hartzen zuten bakoitzak ezkontza berriari zer emango zion. Etxearen ardura ziurtatu eta etxekoenganako izango zituzten betebeharrak zehazteaz gain, elkarbizitzarako arauak eta bikote gaztearen eta lehendik etxeko bizilagun zirenen arteko harremana berbatzen zuten. Era horretako hi­tzarmenak hitzarmenak berebiziko garrantzia zuten forupe­ko forupeko lurraldeetan; jendaurrean ematen zuten fede eta mandak, ezkontzako kontratua edo ''contrat de mariage ''esaten zieten. Kontratu hori sinatzea arazo benetan serioa zen eta bazkari­ren bazkariren batekin ospatzen zuten, kontratuko bazka­riabazkaria, bi aldeetako senideak biltzen zirelarik. Etxera etorriko zen ezkontideak ezkonsaria ekartzen zuen, eta etxera zetorrena neska ba­zenbazen, arreoa ere ekartzen zuen berarekin batera. Arreo hori, neskaren beraren amaren ardura­pean ardurapean osatzen zuen emaztegaiak neskatotatik.
Inoiz gurasoek beraien kontura ere konpon­ tzen zituzten seme-alaben ezkontzak hauek elkar ezagutu ere egin gabe; ezkontzeko kon­tratua egin ondoren, bi familiak bildu egiten ziren "ir a vistas" (aurpegi-ikustea egitera joan), halaxe esaten zioten Nafarroan eta Araban.
127 728
ediciones