127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Ohikune honetan parte hartzeko janzkera aldatuz joan da. Mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera nesken artean andregaien gisako soineko eta belo zuriak zabaldu dira; mutilen artean, berriz, marinel eta almiranteen jantzi dotoreak. Hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan eliz agintariak janzkerari loturiko gehiegizko gastu hori geldiarazten saiatu ziren. Jaunartzea tunika jantzita, guztientzat berdina, edo kale-arroparekin egiten hasi zen. Esperientzia horrek ez zuen arrakasta handirik izan, eta berriro ere soineko zuriak agertu dira edo familia bakoitzak askatasun osoz jokatzen du.
[[File:6.3_Bautizo_Oleo_de_Enrique_Nieto_Ulibarri_1912_Diputacion_Foral_de_Bizkaia.png|frame|''Bautizo''. Oleo de Enrique Nieto Ulibarri, 1912. Fuente: Diputación Foral de Bizkaia.|class=nofilter]]
Garai zaharretatik eta hirurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zegoen Sendotza edo Konfirmazioa hartzeko adin jakinik. Apezpikuak baino ezin zuenez sakramentu hori ezarri, herrietara aldian-aldian egiten ohi zituen bisitaldiak aprobetxatuz hartzen zuten gazteek sakramentu hori. Gure inkestetan, haurrak eta gazteak, jaioberriak eta helduak, nahastuta denak batera ere agertu dira sendotzaren sakramentua hartzeko.