127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Denborak aurrera egin ahala, gehienbat gaztez osaturiko ezkonlagunen taldea beste gizatalde batzuekin osatuz joan zen. Hasteko, etxeko senideez gain urrunagoko senitartekoak ere beraiekin batera agertzen hasi ziren.Ostean aitabitxi-amabitxiak, hasieran bateoko berberak izan ohi zirela. Gerora, ezkongaien gurasoek hartu zuten betebehar hori. Gonbidatuen kopuruak gora egin du, baina gazteek gaur egun ere leku nabarmena dute bai elizospakizunean bai ondorengo ospakizunean ere.
Ezkontzaren eguneko goiz partean gonbidatuak gonbidatuak etxera joaten ziren handik elizarantz abiatzeko. Dena dela, elizara joan baino lehen, etxekoek mokadutxo bat edo ''barauskarria barauskarria ''hartzera gonbidatzen zituzten. Elizara joateko joateko bi jarraigo moeta izan ziren. Batean, segidek segidek senargaiaren eta emaztegaiaren etxeetatik urteten zuten eta ibilbidearen leku batean edo elizaren atarian batzen ziren. Bestean, jarraigo bakar bat egiten zen emaztegaiaren etxetik. Kasu bietan ibilbidea etxetik elizarako ohiko bidetik egiten zen, hau da, elizabidetik. Herri batzuetan, sendien etxeak bata bestetik urrun egonez gero, senargaiak gazte bi, lagunak edo artekoak, bidaltzen zituen emaztegaiaren etxera. Jarraigoaren ordena erritualizatuta zegoen.
Gaur egun gonbidatuak zuzenean joaten dira elizara, ibilgailuetan edo oinez, eta zehaztutako orduan kotxe banatan etortzen diren ezkongaiei itxaroten diete. Ipar Euskal Herrian jarraigoa elizara joan aurretik Herriko Etxetik pasatzen da.