Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Ezkontzaren eguneko goiz partean gonbidatuak etxera joaten ziren handik elizarantz abiatzeko. Dena dela, elizara joan baino lehen, etxekoek mokadutxo bat edo ''barauskarria ''hartzera gonbidatzen zituzten. Elizara joateko bi jarraigo moeta izan ziren. Batean, segidek senargaiaren eta emaztegaiaren etxeetatik urteten zuten eta ibilbidearen leku batean edo elizaren atarian batzen ziren. Bestean, jarraigo bakar bat egiten zen emaztegaiaren etxetik. Kasu bietan ibilbidea etxetik elizarako ohiko bidetik egiten zen, hau da, elizabidetik. Herri batzuetan, sendien etxeak bata bestetik urrun egonez gero, senargaiak gazte bi, lagunak edo artekoak, bidaltzen zituen emaztegaiaren etxera. Jarraigoaren ordena erritualizatuta zegoen.
Gaur egun gonbidatuak zuzenean joaten dira elizara, ibilgailuetan edo oinez, eta zehaz­tutako zehaztutako orduan kotxe banatan etortzen diren ezkongaiei itxaroten diete. Ipar Euskal He­rrian Herrian jarraigoa elizara joan aurretik Herriko Etxetik pasatzen da.
Ezkongaien janzkeran ere aldaketak egon dira mende honetan; dana dala, ezkontzako jantziak dotoreak izan dira beti. Mendearen erdialdera arte, emaztegaia beltzez edo kolore ilunez janzten zen eta osagarritzat meza-libu­rua eta errosarioa zeraman. Ordutik aurrera jantzi zuria eta lore-sorta dira erabilienak. Era berean, senargaiak eraman ohi zuen jantzi beltzaren ordez kolore argiagoak erabiltzen dira orain.
127 728
ediciones