Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

No hay cambio en el tamaño, 11:38 26 abr 2019
sin resumen de edición
Inkesta guztietan nabarmentzen da aldaketa-prozesu horren unerik gailurrenetako bat hirurogeiko hamarkadaren amaiera izan zela, Vatikanoko II. Batzarreak hileten eremura ekarri zuen berrikuntzaren ondorioz.
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gorpua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIetaHileta-ohituretan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta-mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohitura berri hori, lan munduan gertatu ziren ordutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizunaren ondoren hildakoaren senide guztiek haren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.
Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, defuntuen ondra-kantua kentzean. Latinez egiteari ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian liburu santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorragoan agertzen zuen.
127 728
ediciones