Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 15:27 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko oinarri legez darabilgun galdeketa nagusiko gaiei dagokienez, ale honetan deskribatzen ditugun heriotz ohikuneak etxe-taldekoen usadio-ekanduei eskainitako atalean sartzen dira.
Beharbada horregatik, hiletetan, kanposantuan egiten zen lurperatzeak garrantzia gutxiago zuen aintzina. Zerraldoari hilerrira laguntzen zion jarraigoa, senide eta auzoko gutxi batzuek osatzen zuten. Eta, hildakoari han lur ematen zitzaion bitartean, doluko emakumeak edo mindunak eliz barruan irauten zuten hilobi sinbolikoaren aurrean.
<div class="mw-translate-fuzzy">[[File:7.2_Enterrement_Livres_d_heures_XV_Lyon.png|center|600px| ''Enterrement'', Livres d'heures, Ss. XV. Lyon. Fuente: Aries, Philippe. ''Images de l'homme devant la mort''. Paris, Ed. du Seuil, 1983.]]</div>
Hileta-elizkizunaren ondoren, jarraigoa, dolukoak behintzat, elizaraino egindako bidean gordetako ordena berean, etxeratzen ziren. Etxeko atarian zenbait erritu egiten ziren, esate baterako, karitatezko jan-edana (Araba) edo defuntuaren aldeko otoitza su baten aurrean (Baxenafarroa).
Hego Euskal Herrian, hilobi sinbolikoa elizatik kanpora ateratzeak defuntuen aldeko otoitz-toki berezia lekuz aldatzea ekarri zuen. Handik aurrera, kanposantuko hilobia zaintzeak garrantzia handiagoa hartu zuen eta haraxe eramaten zituzten argien eskaintzak. Gero, argien ordez loreak jartzeko ohitura zabaldu zen.
Iparraldean, ordea, kanposantua elizaren inguruan izanik, benetako hilobia izan da, hurbiltasunagatik eskaintzak eta opariak berean hartu izan dituena. Dena den, bizien eta hildakoen arteko lotura, lehengo denboretan elizaren esparruan adierazten zena otoitz eta oparien bidez, argaldu egin da aspaldion, hilerri berriak elizatik et eta hiriguneetatik urruntxoan eraiki direnean.
Halere, hileta ohikuneen aldaketak, ez dira elizetako hileta-mezetan egin diren berrikuntzengatik bakarrik gertatu.
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Inkestak egiten ibili garen aldi berean ohitura berri bat agertu da: gorpu edo hilotzak errauts bihurtzearena. Larogeita hamargarreneko urteetan asko zabaldu da ohitura hau, batez ere hiri handietan. Baina joera honek ez du baztertu gorpua lurperatzeko ohitura zaharra, zergatik hilotzaren errautsak familiek kanposatuetan kanposantuetan dituzten hilobi edo panteoietan gordetzen diren.
[[File:7.5_Acuerdate_de_la muerte_Reloj_solar_de_Ortzaize.png|center|600px|''Acuérdate de la muerte''. Reloj solar de Ortzaize (BN). Fuente: «L'Art au Pays Basque» in ''Visages du Pays Basque''. Paris, 1946.]]
{{DISPLAYTITLE: Heriotz ohikuneak eta euren ibilbidea}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian | Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones