Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

22 bytes eliminados, 15:27 3 mar 2020
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<languages></languages>
{{ #pageLangs: es | eu }}
 
Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egiteko oinarri legez darabilgun galdeketa nagusiko gaiei dagokienez, ale honetan deskribatzen ditugun heriotz ohikuneak etxe-taldekoen usadio-ekanduei eskainitako atalean sartzen dira.
Orduko erritual hura soila zen: berez liturgiazkoak ziren ospakizunak baino ez zituen arautzen. Bazter uzten ziren heriotzaren inguruko hainbat ohitura; besteak beste, hilotza garbitu eta jaztearena, hildakoaren etxeko gaubela, hil-opariak, hileta-bazkaria eta abar.
Liburu honetan azaltzen diren heriotz ohikuneak, hildakoaren etxean eta auzo inguruan elkarren jarraian gertatu ohi diren ekintza guztiak dira; ez bakarrik Iiturgiari liturgiari dagozkionak.
=== Lehenaren ekarria ===
Egindako galdeketan orokorrean ikusi dugunez, Euskal Herriko biztanleentzat heriotza bizimodu baten amaiera eta beste baten hasiera mugatzen duen gertaera da. Beraz, heriotza igarobidetzat hartzen da, batetik besterako aldaeratzat. Horregatik bada, prekauzio bereziz inguraturik dago, zehaztasunez aztertu behar diren ekintza eta ohikuneetan mamitzen direnak.
[[File:7.1_Le_Viatique_XV_Musee_Bonnat_Bayonne.png|framecenter|340px600px|''Le Viatique'', Ss. XV. Fuente: Musée Bonnat. Bayonne.]]
Gaisotasunak eraginda datorren heriotz aurreko egoerari agonia edo hiltamua deritzo. Prozesu hau berezkotzat hartzen da gehienetan. Halere, inoiz, heriotza dakarten gaisotasunen arrazoitzat hartu izan dira madarikazioak edo etsaitasun ekintza majikoak ere, Herio edo Balbea deritzon jenioa bitartelarrean jartzen dutenak.
Beste batzutanbatzuetan, eta maizago, jazoera arruntak hartzen dira heriolzaren hurbiltasunaren ezaugarritzat. Sineskera hauen arabera, heriotza inguruan dela sumatu ohi dute etxeko txakurraren alarauak, edo gautxoriek, edota garrantzia handiago gabeko beste hainbat gertaerak, ezusteak, zaratak eta abar, esaterako. Gure inkestetan jaso diren heriotz iragarpenok, beste kultura eremu batzuetan azaltzen direnen antz antzekoak dira.
Hiltamuan dagoen gaisoa ardura handiz zaindu behar da. Orain dela hogetabost urtera arte gaisoa etxean bertan zaindu ohi zen, eta ospitaleetan gutxi batzuk bakarrik hiltzen ziren. Etxekoak eta auzorik hurbilenak ziren gaisoa zaintzeko ardura hartzen zutenak, eta gaisoak senideen eta adiskiderik minenen bisitia izaten zuen, usu bezala finkatua zegoen gertakaria senideen artean. Senideen eta auzokoen arteko haserreak konpontzeko lagungarri ere izaten ziren batzuetan bisita hauek.
Hildakoa jantzirik onenekin jazten da, «etxetik irtetekoekin», «bidaiaren bat egiteko moduan», edo abitu eta adierazgarri erlijiosoekin, Jainkoaren errukia errazago lortzeko.
[[File:7.3_Horma-irudia_Alaitza-ko_elizako_absidean_XI-XIII_mendea.png|framecenter|320px600px|Horma-irudia, Alaitza-ko (A) elizako absidean, XI.-XIII mendea. mendeak.]]
Aintzineko legean, hildakoak ez zuen bakarrik inoiz egon behar. Horregatik, gau eta egun zaintzen zuten etxeko eta auzokoek gaubelan, etxean eginiko hileta bat bailitz bezala. Hildakoaren etxeko ateak irekita egongo dira, eta hildakoari otoitz egiten datozenak isilik; horretara, hildakoa datzan gela, otoitz leku bihurtuko da. Han aldare txiki bat atonduko da, gurutze eta guzti, eta kandela iziotuak inguruan, larunbat santuz bedeinkatutako ura eta ereinotz-orriak dituela; azken hauek otoizlariek hildakoaren gainean astin ditzaten. Iluntzean senideak eta auzokoak bertan bilduko dira errosario luzea errezatzeko, salbamenerako kristau-misterioak gogora ekarriz.
Beharbada horregatik, hiletetan, kanposantuan egiten zen lurperatzeak garrantzia gutxiago zuen aintzina. Zerraldoari hilerrira laguntzen zion jarraigoa, senide eta auzoko gutxi batzuek osatzen zuten. Eta, hildakoari han lur ematen zitzaion bitartean, doluko emakumeak edo mindunak eliz barruan irauten zuten hilobi sinbolikoaren aurrean.
[[File:7.2_Enterrement_Livres_d_heures_XV_Lyon.png|framecenter|340px600px| ''Enterrement'', Livres d'heures, Ss. XV. Lyon. Fuente: Aries, Philippe. ''Images de l'homme devant la mort''. Paris, Ed. du Seuil, 1983.]]
Hileta-elizkizunaren ondoren, jarraigoa, dolukoak behintzat, elizaraino egindako bidean gordetako ordena berean, etxeratzen ziren. Etxeko atarian zenbait erritu egiten ziren, esate baterako, karitatezko jan-edana (Araba) edo defuntuaren aldeko otoitza su baten aurrean (Baxenafarroa).
Herri bakoitzeko ohiturak aginduko duen epe baten, etxekoek mugatuta izango dituzte euren gizarte-harremanak. Hildakoaren aldeko elizkizun guztietan egon beharko dute bitarte horretan eta, hildakoarekin nolako ahaidetasun-lotura izan, halako dolu edo lutu ezaugarriak ageri beharko dituzte euren soineko jazkeran.
[[File:7.4_Un_enterrement_a_Ornans_fragment_Peinture_de_Gustave_Courbet_1849_Musee_d_Orsay_Paris.png|framecenter|600px|''Un enterrement à Ornans'' (fragment). Peinture de Gustave Courbet, 1849. Musèe d 'Orsay. Paris. Fuente: Bornay, Erika: ''El siglo XIX''. Tomo VIII de ''Historia Universal del Arte''. Barcelona, Edit. Planeta, 1986.]]
=== Oraintsuko aldaketak ===
Inkesta guztietan nabarmentzen da aldaketa-prozesu horren unerik gailurrenetako bat hirurogeiko hamarkadaren amaiera izan zela, Vatikanoko II. Batzarreak hileten eremura ekarri zuen berrikuntzaren ondorioz.
Berrikuntzok direla-eta, hileta-elizkizunak gorpua eliz barruan dela egiten hasi ziren berriro, eta zerraldoaren ordez eliz erdian jartzen ziren katafalkoak baztertu egin ziren. HiIetaHileta-ohituretan eragin handiagoa izan zuen oraindik hileta-mezak arratsaldez egiteak. Arin zabaldu zen ohitura berri hori, lan munduan gertatu ziren ordutegi-aldaketekin ere ondo egokitzen baitzen. Horrela, galdu egin zen goizeko hileta-elizkizunaren ondoren hildakoaren senide guztiek haren etxean egiten zuten otordu edo bazkariaren usua.
Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, defuntuen ondra-kantua kentzean. Latinez egiteari ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian liburu santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorragoan agertzen zuen.
Hego Euskal Herrian, hilobi sinbolikoa elizatik kanpora ateratzeak defuntuen aldeko otoitz-toki berezia lekuz aldatzea ekarri zuen. Handik aurrera, kanposantuko hilobia zaintzeak garrantzia handiagoa hartu zuen eta haraxe eramaten zituzten argien eskaintzak. Gero, argien ordez loreak jartzeko ohitura zabaldu zen.
Iparraldean, ordea, kanposantua elizaren inguruan izanik, benetako hilobia izan da, hurbiltasunagatik eskaintzak eta opariak berean hartu izan dituena. Dena den, bizien eta hildakoen arteko lotura, lehengo denboretan elizaren esparruan adierazten zena otoitz eta oparien bidez, argaldu egin da aspaldion, hilerri berriak elizatik et eta hiriguneetatik urruntxoan eraiki direnean.
Halere, hileta ohikuneen aldaketak, ez dira elizetako hileta-mezetan egin diren berrikuntzengatik bakarrik gertatu.
Orain dela hogeta bost urtera arte heriotzarena auzoko jazoera bat zen. Gertaera horrek erabateko lehentasuna ematen zion hildakoaren etxeari. Auzoko guztiak hurbiltzen ziren hildakoaren etxekoei laguntzera, eta hildakoa bertan zegoen bitartean, etxeak halako eleiz taiua hartzen zuen.
Hildakoaren etxe barruko horiek izan dira heriotz ohikuneetan gehienbat desagertu. dire­nakdirenak. Inkestetan ere argi isladatzen da, desager­tze desagertze honen eragile izan direla besteak beste, gaur egun auzoen arteko harremanak hain estu eta lotuak ez izatea, lana ere auzotik kanpo egiten baitute gehienek orain.
Egoera berri honetan, heriotzaren gertakizu­na gertakizuna senideen artera rnugatu da eta lehen auzo­koenak auzokoenak ziren eginkizunak orain etxeko eta seni­deek senideek hartzen dituzte bere gain. Gaisoa etxean dagoenean apaizak berak eramaten dizkio eliza­koak elizakoak isilean, auzokorik gabe. Hilda gero, hur­koen hurkoen direnak etorriko dira familiari doluminak ematera eta hauek gorpua barruan duen zerral­doaren zerraldoaren aurrean egongo dira une labur batez. Lehenago etxean bertan egiten zen errosarioa, hara biltzen zirela auzoko guztiak, orain elizan egiten da. Eta gaubela, etxeko heriotz ohikune gisa, erabat desagertu da.
Heriotz ohituretan eragin nabarmena izan duen beste arrazoietako bat heriotz zerbitzuak merkaturatzea izan da. Mende honen bigarren erdian, heriotz enpresa eta agentziek gero eta gehiago zabaldu dituzte euren zerbitzuak, herri­rik herririk txikienetaraino helduz, eta eurok izan dira pizkanaka, artean auzokoenak ziren zeregin eta funtzioen ardura hartu dutenak.
Hartueman gisa, auzokoek egin ohi zituzten zereginak ziren, esaterako, hildakoa garbitu eta janztea, gorpua edukiko zuten gela egokitzea, heriotza aldarrikatzea, senideak jakitun jartzea, dolualdian etxeko lanez arduratzea eta, batez ere, zerraldoa etxetik elizara eta kanposanturai­no kanposanturaino eramatea.
Usadio zaharrean, heriotzaren gertaerak au­zoen auzoen artean harreman estua sortzen zuen eta, gehiago edo gutxiago, guztiek ematen zieten la­guntza laguntza hildakoaren etxekoei. Baina gorago aita­tu aitatu ditugun eginbeharren bidez adierazten zen elkartasun horren ordez, gauregun merkatal zerbitzuak betetzen dute zeregin hori, heriotz zerbitzuek. Zeregin horien profesionalizaziorik handiena tanatorioena litzateke, bertan eduki­tzen edukitzen baitute orain hilotza elizkizunera arte.
Lehenagoko bizimoduan, hildakoaren etxea zen heriotz ohikune nagusien erdigunea; berta­tik bertatik irteten zen hileta-jarraigoa, gehienbat etxeko eta senideek osatzen zutena, eta bertara itzul­tzen itzultzen ziren guztiak elizkizunak amaitu eta kanpo­santuan kanposantuan gorpuari lurra eman ostean.
Baina etxean egin ohi zen gaubela baztertu denean, eta etxetik elizarainoko prozesioa ere galdu delarik, hileta-ohikuneak elizakoetara mugatu dira gehienbat.
Hileta-elizkizunetan aintzina baino lagun ge­hiago gehiago batzen da orain. Inkestetan jaso denez, jendeak bere burua behartua ikusten du auzo­koauzoko, lagun eta ezagunekiko atxikimendua erakus­teraerakustera, etxekoen eta senideen hileta-elizkizuneta­ra elizkizunetara joanez. Berriemaile batek esaten duenez «lehen hildakoagatik joaten ziren; orain, hilda­koaren hildakoaren etxekoengatik».
Hiletetara lagun gehiago joan ohi den arren, defuntuaren alde mezak ateratzeko ohiturak ere atzeraka handia egin du.
Familiakoei ematen zitzaien dirua, edo elizan ematen zena, herri bateko etxeen eta familien arteko harremanen adierazgarri zen. Inkesta batzuek diotenez, usadio honen galera, herrian oso erroturik zegoena, elizgizonek beronen ar­durarik ardurarik ez hartzetik etorri da. Dena den, kasu honetan eta heriotzaren inguruko ohikune ba­tzuen batzuen galeran, eragin handia izan du herrita­rren herritarren pentsaeraren aldaketak, bai eta erlijioaren zaletasunak izan duen gainbeherak.
Oraintsura arte, dolualdian izaten zen egin­behar eginbehar nagusia hau zen: hildakoaren etxeko eta senitartekoak elizkizunetara joan beharra, de­funtuaren defuntuaren animaren alde otoitz eta opariak egi­teraegitera.
Dolualdi honetan egiten ziren hileta-elizkizu­nak —bederatziurrenaelizkizunak –bederatziurrena, hileroko arimen meza eta igandetako sepulturako argi iziotzea— ho­netara iziotzea– honetara gutxitu dira: hiletaren hurrengo igande­an igandean egiten den olata-mezara eta urteurreneko eleizkizunera.
Etxekoek eta senideek heriotzaren ondoren jantzietan eraman ohi zituzten lutu-ezaugarriak ere guztiz gutxitu dira; orain ez dira horren age­riak ageriak eta denbora laburra irauten dute. Aldi be­reanberean, oraindik gehiago baztertu dira gizarte­gizarte-harremanetarako eta jolas-kiroletarako lege za­harrak zaharrak ezartzen zituen debekuak.
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Inkestak egiten ibili garen aldi berean ohitu­ra ohitura berri bat agertu da: gorpu edo hilotzak errauts bihurtzearena. Larogeita hamargarrene­ko hamargarreneko urteetan asko zabaldu da ohitura hau, batez ere hiri handietan. Baina joera honek ez du baz­tertu baztertu gorpua lurperatzeko ohitura zaharra, zer­gatik zergatik hilotzaren errautsak familiek kanposatue­tan kanposantuetan dituzten hilobi edo panteoietan gordetzen diren.[[File:7.5_Acuerdate_de_la muerte_Reloj_solar_de_Ortzaize.png|framecenter|600px|''Acuérdate de la muerte''. Reloj solar de Ortzaize (BN). Fuente: «L'Art au Pays Basque» in ''Visages du Pays Basque''. Paris, 1946.]]{{DISPLAYTITLE: Heriotz ohikuneak eta euren ibilbidea}} {{#bookTitle:Ritos funerarios en Vasconia Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian | Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones