Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 11:09 8 ene 2018
sin resumen de edición
Heriotza dela-eta nabari azalduko dira auzokoen arteko lokarriak eta baita lokarriok eskatzen dituzten eginbehar jakinak. Egoera hauetan auzokoen arteko harremanek izan duten garrantzia aipagarria da, elkarren arteko ikusi-ezinak ere erabat gainditzen direla. Halere, inkestetan agerian ikusi dugunez, aspaldi baten gehienbat auzokoak arduratzen baziren ere, gero eta gehiago senideak beregandu dituzte hildakoaren etxeko zeregin horiek.
Heriotzaren deia berehala egiten zaie auzoko guztiei elizako hil-kanpaiak joaz. Kanpaiok hil­dakoaren hildakoaren alde otoitz egitera gomit egiten dute. Kanpaiotsak ez dira berdinak izango, hildakoa gizonezkoa, emakumezkoa edo umea izan. Hiri­bildu Hiribildu batzuetan norbaiten heriotza iragarteko ardura heriotz deitzaileak («avisadoras») har­tzen hartzen zuen, edota gazte mutilek (Araban) eta «auroroek» (Nafarroan).
Hildakoaren senide direnei heriotzaren berri emateko ardura etxekoek hartuko dute. Adie­razte hau modu zuzenez egin behar da eta hiru­garren gradurainoko senideei jakinarazi behar zaie.
127 728
ediciones