127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Aspaldi, lur ematearen eguna eta ordua jakinda gero, auzokoak eurak joaten ziren senideei hil-mezua ematera, euren artean erabakitzen zutela nork nora joan behar zuen.
Etxeko nagusia edo etxekoanderea hiltzean, hildakoak zaindutako etxeko abereei ere aditzera aditzera ematen zitzaien heriotza; erleei ere bai, era berezian gainera, argizari gehiago egin zezaten eskatuz, elizako sepulturan argia pizteko.
Hildakoa jantzi baino lehen garbitu egin behar da, eta garbiketa honek gogora dakarkigu bainu ritual bat: horretarako erabiliko den uretan Erramu egunean bedeinkatutako ereinotzaren hostoak irakingo dira aurretik, edo Doniane eguneko belarrak, udako solstizioan batzen zirenak. Hileta-zerbitzuak gaurko eran antolatu baino lehen, auzoko emakumeak ziren ardura hau hartzen zutenak, edo auzoan horretan lan egiten zutenak, hil-bestitzailea edo emagina, esaterako.