Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

14 bytes eliminados, 11:49 8 ene 2018
sin resumen de edición
Hileta-elizkizun berria erabat laburtu zen, defuntuen ondra-kantua kentzean. Latinez egiteari ere erabat utzi zitzaion. Liturgia berrian liburu santuetako irakurgaiak tokiko hizkuntzan egiten hasi ziren, eta kantuek ere pazkoetako kutsua hartu zuten. Horrela, hiletak heriotzaren kristau-misterioa modu gozoago eta errukiorragoan agertzen zuen.
Urte haietan beste aldaketa bat ere izan zen; elizako solairu guztia luzetara jarritako bankue­kin bankuekin bete zen. Hori dela-eta, sepulturak ere ken­du kendu egin ziren; eta etxeko hilobi hauetan defun­tuen defuntuen alde argiak eta limosnak oparitzeko ohitura ere galdu egin zen. Inkesta egin den zenbait herritan, ohitura hau aurretik ere desa­gertzen desagertzen hasia zegoela esaten dute. Hirietako eli­zetan elizetan esate baterako, etxe bakoitzari zegozkion sepultura hauek bakar baten bilduta zeuden mende hasieratik, guztientzako hilobiaren ba­lioa balioa zuena; eta hil berrien familiakoek hartzen zuten bere aldian hilobi sinboliko horren ardu­raardura.
Hego Euskal Herrian, hilobi sinbolikoa eliza­tik kanpora ateratzeak defuntuen aldeko otoitz­-toki berezia lekuz aldatzea ekarri zuen. Handik aurrera, kanposantuko hilobia zaintzeak garran­tzia handiagoa hartu zuen eta haraxe eramaten zituzten argien eskaintzak. Gero, argien ordez loreak jartzeko ohitura zabaldu zen.
127 728
ediciones