Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 11:50 8 ene 2018
sin resumen de edición
Urte haietan beste aldaketa bat ere izan zen; elizako solairu guztia luzetara jarritako bankuekin bete zen. Hori dela-eta, sepulturak ere kendu egin ziren; eta etxeko hilobi hauetan defuntuen alde argiak eta limosnak oparitzeko ohitura ere galdu egin zen. Inkesta egin den zenbait herritan, ohitura hau aurretik ere desagertzen hasia zegoela esaten dute. Hirietako elizetan esate baterako, etxe bakoitzari zegozkion sepultura hauek bakar baten bilduta zeuden mende hasieratik, guztientzako hilobiaren balioa zuena; eta hil berrien familiakoek hartzen zuten bere aldian hilobi sinboliko horren ardura.
Hego Euskal Herrian, hilobi sinbolikoa eliza­tik elizatik kanpora ateratzeak defuntuen aldeko otoitz­otoitz-toki berezia lekuz aldatzea ekarri zuen. Handik aurrera, kanposantuko hilobia zaintzeak garran­tzia garrantzia handiagoa hartu zuen eta haraxe eramaten zituzten argien eskaintzak. Gero, argien ordez loreak jartzeko ohitura zabaldu zen.
Iparraldean, ordea, kanposantua elizaren in­guruan izanik, benetako hilobia izan da, hurbil­tasunagatik eskaintzak eta opariak berean hartu izan dituena. Dena den, bizien eta hildakoen arteko lotura, lehengo denboretan elizaren es­parruan adierazten zena otoitz eta oparien bi­dez, argaldu egin da aspaldion, hilerri berriak elizatik et hiriguneetatik urruntxoan eraiki dire­nean.
127 728
ediciones