Cambios

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 11:27 8 ene 2018
sin resumen de edición
Elizkizunak ez dira bakarrik hileta-egun horretara mugatzen. Etxekoek, senideek eta auzorik hurbilenek, dolualdiak irauten zuen arteko elizkizun guztietan parte hartu behar zuten. Hauen artean aipa daitezke ondretako meza, hileta ondoko bederatziurrena, eta Nafarroan arimen aldeko hileroko eguna. Dolualdia urteurreneko mezarekin amaitzen zen, hil eta urtebetegarrenean hiletaren antzeko elizkizuna izaten zela.
XX. mende hasierako urteetara arte, Hego Euskal Herrian ohitura zen hildakoei eliz ba­rruan barruan lurra ematea. Etxe edo familia bakoitzak elizaren zoruan zeukan lurperatze-leku bat, hi­lobi hilobi bat. Gerora kanposantu edo hilerriak elize­tatik elizetatik aparte egin zirenean, etxeek aurrerantzean ere gorde zituzten euren hil-lekuok elizetan eta aintzineko hileta-ohikuneak gauzatzen zituzten euretan.
Hilobi sinboliko hau, defuntuentzako aldare bat bezala zen, bere argizaiola, zamau eta oiha­lekin apaindua, etxeko defuntuen alde otoitz egin eta opariak eskaintzeko lekua.
127 728
ediciones