127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
XX. mende hasierako urteetara arte, Hego Euskal Herrian ohitura zen hildakoei eliz barruan lurra ematea. Etxe edo familia bakoitzak elizaren zoruan zeukan lurperatze-leku bat, hilobi bat. Gerora kanposantu edo hilerriak elizetatik aparte egin zirenean, etxeek aurrerantzean ere gorde zituzten euren hil-lekuok elizetan eta aintzineko hileta-ohikuneak gauzatzen zituzten euretan.
Hilobi sinboliko hau, defuntuentzako aldare bat bezala zen, bere argizaiola, zamau eta oihalekin oihalekin apaindua, etxeko defuntuen alde otoitz egin eta opariak eskaintzeko lekua.
Sepulturako argiak iziotu eta defuntuei eskaintzak egiteko ardura etxeko andereari zegokion. Eginbehar hau ezkontzako kapitulazioetan ere jasotzen zen aintzina, eta etxeko hilobiaren arduradun nagusi izateko kargua, sepultura hartze ekitaldiaren bidez egiten zen, aldez aurretik izendaturiko igande bateko meza nagusian.