127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Hilobi sinboliko hau, defuntuentzako aldare bat bezala zen, bere argizaiola, zamau eta oihalekin apaindua, etxeko defuntuen alde otoitz egin eta opariak eskaintzeko lekua.
Sepulturako argiak iziotu eta defuntuei eskaintzak eskaintzak egiteko ardura etxeko andereari zegokion. Eginbehar hau ezkontzako kapitulazioetan ere jasotzen zen aintzina, eta etxeko hilobiaren arduradun arduradun nagusi izateko kargua, sepultura hartze ekitaldiaren bidez egiten zen, aldez aurretik izendaturiko igande bateko meza nagusian.
Etxeko hilobiak garrantzia berezia hartzen zuen hileta-mezan eta dolualdiko elizkizun tietan. Hildakoaren etxekoek argiak, ogia eta diruak uzten zituzten bertan defuntuaren arimaren alde. Herriko beste etxe batzuetatik ekarritako opariak ere han jartzen ziren, etxeen arteko harremanaren adierazgarri.