Cambios

sin resumen de edición
Oraintsura arte ''kultur ondarea ''aipatzean arlo fisikoko errealitatera mugatzeko ohitura izan dugu: ondare horretakoak dira aurkikuntza arkeologikoak, monumentu artistikoak, margolanak eta lekukotasun bibliografikoak, ondare dokumentalak edo museoetan gordetako altxorrak. Gizon eta emakumeen gogoetan baino gordeta ez dagoen ondare ukigaitz eta ikusgaitzagoa ez dugu modu berean begiratu eta kontuan hartu kultur ikuspegiari dagokionez.
Eta akats hori Eusko Legebiltzarrak 1990. urtean onartutako Kultur Ondarearen legean zuzendu zuen. Bertako 53. atalak honako hau dio: "Gauzazkoez besteko etnografi ondasunak, hona nola, ekandu, ohitura, sorkuntza edo jokaerak, hauek aurkitu daitezkeeneko gauzazko aztarnak baino garrantzitsuago direnak, lege honen arabera gaitasunaren jabe den Administrazioak zainduko ditu, horretarako, horien ikerketa eta bilketa zehatza horiek etor­kizuneko etorkizuneko belaunaldienganaino ailegatzea bermatuko duten gauzazko euskarrietan egitea suz­tatuzsuztatuz".
Argitalpen honetan, Atlas honen orain arteko beste aleetan bezala, tokian tokiko ikerlan etno­grafikoa Euskal Herria osatzen dugun lurralde eta elkarteetan sortutako Etniker taldeek egin dute. Idazlana, testuen lanketa eta argitalpena Labayru Ikastegiko Etnografia Sailaren ardura izan dira. Bertan dago Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren Idazkaritza Teknikoa. Hori guztia On Joxemiel Barandiaran maisuak zirriborratutako plangintzaren arabera egin dute, haren gomutak bizirik dirau guztiongan eta.
127 728
ediciones