Cambios

RITOS EN TORNO AL FUEGO DOMESTICO/eu

No hay cambio en el tamaño, 06:08 28 jun 2019
sin resumen de edición
Etxeko suari, adibidez, bigarren hortzaldia eskatzen zitzaion. Haurrari eroritako hortza etxeko sura botatzeko ohitura zegoen, laguntza eskatuz: ''Tori zarra ta ekatzu berria ''(Hartu zaharra eta ekarri berria)<ref><span style="background-">Atlas Etnografiko honetako <span style="background-">''Juegos infantiles en Vasconia''<span style="background-"> liburukian ohitura hau eta kantatzen ziren kantuak jasotzen dira. </ref> (Oiartzun-G). Su hori ogia eta lurrera erori eta gero kutsatutako beste janari batzuk arazteko gauza ere bazen, baita eguzkia sartu ondoren ekarritako ura ere. Su horren inguruan hiru buelta egin behar izaten zituzten kanpotik etorritako pertsonek zein animaliek, etxekotzat hartuak izateko.
== Etxeko suaren errautsak. sua Sua biltzen, sua batzen ==
Eguna amaitzean, antzina, ez zen sua itzaltzen; arreta handiz arduratzen ziren, aitzitik, hari bizirik eusteaz. Horretarako, enborrak kendu eta txingarrak kontu handiz estaltzen ziren errautsez. Horrela, errautsaren azpian gau osoan motelduta irauten zuen, eta goizean berritu zitekeen sua geratzen zen.
127 728
ediciones