Cambios

RITOS EN TORNO AL FUEGO DOMESTICO/eu

35 bytes eliminados, 19:49 7 dic 2019
sin resumen de edición
Etxeko suari, adibidez, bigarren hortzaldia eskatzen zitzaion. Haurrari eroritako hortza etxeko sura botatzeko ohitura zegoen, laguntza eskatuz: ''Tori zarra ta ekatzu berria ''(Hartu zaharra eta ekarri berria)<ref><span style="background-">Atlas Etnografiko honetako <span style="background-">''Juegos infantiles en Vasconia''<span style="background-"> liburukian ohitura hau eta kantatzen ziren kantuak jasotzen dira. </ref> (Oiartzun-G). Su hori ogia eta lurrera erori eta gero kutsatutako beste janari batzuk arazteko gauza ere bazen, baita eguzkia sartu ondoren ekarritako ura ere. Su horren inguruan hiru buelta egin behar izaten zituzten kanpotik etorritako pertsonek zein animaliek, etxekotzat hartuak izateko.
== Etxeko suaren errautsakSutondoko txingarrak. Sua biltzen, sua batzen ==
Eguna amaitzean, antzina, ez zen sua itzaltzen; arreta handiz arduratzen ziren, aitzitik, hari bizirik eusteaz. Horretarako, enborrak kendu eta txingarrak kontu handiz estaltzen ziren errautsez. Horrela, errautsaren azpian gau osoan motelduta irauten zuen, eta goizean berritu zitekeen sua geratzen zen.
Ametzaga Zuiako (A) gure inkestak adierazten du zantzu txartzat jotzen zela etxekoandreak goizean sua itzalita aurkitzea. Baina txingarrek bizirik bazirauten, esaten zen: ''“Bendito Bendito sea Dios, que tengo lumbre”lumbre'' (“Bedeinkatua Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, sua daukat”daukat).
Barandiaranek dio etendako etxeko su hori gogoko zutela, sinesmenaren arabera, etxea gauez bisitatzen zuten arbasoek. Sinesmen horri egiten dio erreferentzia Ataunen (G) gauean suaren txingarrak biltzerakoan sutondoaren gainean eskuarekin hiru gurutze egiten ziren aldi berean errezitatzen zen eskariak:
Ohartarazi zuen erritu hori gutxik praktikatzen zutela jada 1925ean.
== Etxeko Sutondoko sua egun seinalatuetan ==
=== Eguberrietako enborra. Gabon-subila ===
Eguberri jaiek neguko solstizioarekin bat egiten dute. Eguzkiaren birsortzea Eguberri (eguzki –zeru– berri) eta Urtebarri (urte berri) izenen bidez adierazten da euskaraz. Eguberri jaietako etxeko suaren inguruko praktika eta sinesmen batzuk Kristoren jaiotzaren ospakizun kristauarekin lotuta daude. Beste batzuek jatorrizko zibilizazio indoeuroparraren esparru osoan zehar zabaldutako solstizioko antzinako gurtzekin lotuak dirudite.
127 728
ediciones