Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Resumen Agricultura en vasconia/eu

9 bytes añadidos, 08:33 19 jul 2019
m
FuzzyBot trasladó la página Agricultura en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Agricultura en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Agricultura en vasconia RESUMEN»
''Nekazaritza Euskal Herrian ''Etniker Euskalerria Taldeek egindako ikerketa etnografiko baten emaitza da. Lana Ander Manterolaren zuzendaritzapean egin da. Liburuki hau On José Miguel de Barandiaranek diseinatu eta abiarazitako ''Atlas Etnografikoa ''lanari batu zaion zortzigarren ekarpena izan da. Honezkero, honako liburukiak argitaratu dira: ''Etxeko elikadura ''(1990), ''Haur jolasak ''(1993), ''Heriotza ohikuneak ''(1995), ''Jaiotzatik ezkontzara arteko ohikuneak ''(1998), ''Abeltzaintza eta ar tzaintza ''(2000), ''Herri medikuntza ''(2004) eta ''Etxea eta familia Euskal Herrian ''(2011).
Atlas Etnografikoak Euskal Herriko giza taldeak ditu aztergai, askotariko adierazpenetan; era berean, kultura tradizionala aintzat hartzen du, XX. mendetik XXI. mendera arte erregistratu izan den legez, bai eta egindako eraldaketak ere. Landa-azterketa Euskal Herriko lurraldean egin da, Europako mendebaldean, Aturri ibaiaren (iparraldean) eta Ebro ibaiaren (hegoaldean) artean zabaltzen den esparruan. Batetik, Estatu espainiarrean bildutako administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Pirinio Atlantikoetako departamendu frantsesaren zati batek. Guztira, 20 531 km2km<sup>2</sup>-ko azalera du, eta 3 199 042 biztanle ditu (2016ko erroldako datuak).
Landa-lana 2003. eta 2004. urteetan egin zen, 56 udalerritan; udalerriak honela daude banatuta lurraldeen arabera: Araba (14), Bizkaia (13), Gipuzkoa (7), Nafarroa (16) eta Euskal Herri kontinentala (6). Inkestak egiteko udalerriak hautatzeko, lurraldearen eskualde-aniztasuna hartu da aintzat. Erabilitako galdera-sorta etnografikoa Barandiaranek 1974. urtean argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota, eta nekazaritza-ustiapenari dagokion bosgarren ataleko 1etik 35erako galderei dagokie. Lana bera eta idazketa Labayru Fundazioko Etnografia Arloan egin da. Edukia nekazaritza-arloari buruzko landa-azterketan eskuratutako datuetan oinarritzen da. Aurrez argitaratutako liburuki batzuen osagarri da, besteak beste, abeltzaintza eta ar tzaintza eta etxea eta familia jorratzen dituzten lanena; izan ere, hirurek nekazaritza eta abeltzaintza giroko bizimoduaren gaineko ikuspegi osoago bat eskaintzen dute.
Hala liburuki honek nola aurrekoek sarrera gisako kapitulu bat daukate. Bertan, proiektua eta lanaren metodologia azaltzen dira, eta ingurumenari eta gizakiari buruzko datuak, inkestak egin diren udalerriei buruzko datu geografikoak eta bibliografia ematen dira. Bestalde, aurkibide tematikoa, analitikoa eta ilustrazioen, argazki-kredituen eta marrazkien aurkibidea ere jasotzen dira kapitulu horretan.
{{DISPLAYTITLE: Laburpena}} {{#bookTitle:Nekazaritza Euskal Herrian | Agricultura_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones