Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Resumen Casa y familia en vasconia/eu

21 bytes añadidos, 08:33 19 jul 2019
m
FuzzyBot trasladó la página Casa y familia en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Casa y familia en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Casa y familia en vasconia RESUMEN»
Atlas Etnografikoak Euskal Herriko giza taldeak ditu aztergai askotariko adierazpenetan; era berean, kultura tradizionala aintzat hartzen du, XX. mendetik XXI. mendera arte erregistratu izan den legez, bai eta egindako eraldaketak ere.
Landa-azterketa Euskal Herriko lurraldean egin da, Europako mendebaldean, Aturri ibaiaren (iparraldean) eta Ebro ibaiaren (hegoaldean) artean zabaltzen den esparruan. Batetik, Estatu espainiarrean bildutako administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), eta, bestetik, Pirinio Atlantikoetako departamendu frantsesak. Guztira, 20.531 km²km<sup>2</sup>-ko azalera du, eta 3.099.723 biztanle (2010eko errolda penintsulako Euskal Herriarentzat, eta 2008koa, aldiz, Euskal Herri kontinentalarentzat).
Landa-lana zazpi probintzietako laurogeita zazpi udalerritan egin da: Araba (14), Bizkaia (16), Gipuzkoa (17), Nafarroa (27), Behe Nafarroa (9), Lapurdi (2) eta Zuberoan (2), hain zuzen ere. Inkestatutako udalerriak hautatzeko, aztergai den lurraldearen eskualde-aniztasuna hartu da aintzat, bai eta aztertutako guneena ere (landa, hiri edo kostaldeko guneak). Erabilitako galdera-sorta etnografikoa Barandiaranek 1974. urtean argitaratutako ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota (I. eta II. kapituluak. Etxeko taldea eta Etxeko taldearen erabilerak), eta honakoei erreferentzia egiten dieten galderei dagokie: ''Etxea ''(11tik 36ra bitarteko galderak), ''Familia ''(105etik 121era bitarteko galderak), ''Senar-emazteen arteko harremanak ''(122tik 133ra bitarteko galderak); horiek guztiak I. kapituluan daude; era berean, II. kapituluko ''Altzariak ''ataleko galderak jaso dira (1etik 14 bitarteko galderak).
Liburuki honek zein aurrekoek sarrera gisako kapitulua daukate. Bertan, proiektua eta lanaren metodologia azaltzen dira, eta ingurumenaren eta gizakiaren gaineko datuak, inkestatutako udalerrien datu geografikoak, erabilitako zein kontsultatutako bibliografia eta aurkibide tematikoak eta analitikoak ematen dira.
{{DISPLAYTITLE: Laburpena}} {{#bookTitle:Casa y familia en VasconiaEtxea eta Familia Euskal Herrian |Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
9794
ediciones