Cambios

m
FuzzyBot trasladó la página Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia RESUMEN/eu a Resumen Ritos del nacimiento al matrimonio en vasconia/eu sin dejar una redirección: Parte de la página traducible «Ritos del nacimiento al matrimonio...
Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).
Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kon- tuan kontuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitara- tu argitaratu zuen ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota (II. kapitulua. ''Usos del Grupo Doméstico), ''hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).
Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak deskribatu dira liburuan, eta heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin, batak eta besteak, bizitzako ohikuneen ikuspegi betea ematen dute osotara.
9794
ediciones