Cambios

sin resumen de edición
''Euskal Herriko Ohikuneak Jaiotzatik Ezkontzara ''Euskal Herriko Etniker Taldeek egindako beste etnografia-lan bat dugu, On Joxe Miel Barandiaranek atondu zuen Euskalerriko Atlas Etnografikoaren ale berria hain zuzen ere. ''Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura) (1990), Juegos Infantiles (HaurJolasak) ''(1993) eta ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak) ''(1995) aleak kaleratu ditugu aurretik.
Ikerlan hau Euskal Herrian egin da, Europa Mendebaldean, Aturri (iparraldean) eta Ebro (hegoaldean) ibaien artean dagoen lurraldean. Espainiako aldea administrazio politiko bik osa- tzen osatzen dute (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta beste zati bat Frantziako Pyrénées Atlantiques izeneko departamentuaren barruan dago. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu lurralde honek eta 2.937.151 biztanle bizi dira bertan (1990).
Tokian tokian egin izan dira ikerlanak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako hirurogeita sei herritan. Inkestak egiteko tokiak aukeratzerakoan kon- tuan izan dira ikertu beharreko lurraldearen aniztasuna eta giro desberdinak (baserria, hiria eta kostaldea). Inkestok egiteko erabili den galdetegi etnografikoa Barandiaranek 1974an argitara- tu zuen ''Guía para una encuesta etnográfica ''lanean dago jasota (II. kapitulua. ''Usos del Grupo Doméstico), ''hain zuzen ere, jaiotza eta bataioko, haurtzaro eta gaztaroko, senar-emaztegaitza eta ezkontza-ezteguetako ohikuneak aipatzen dituzten galderetan (IL174tik II.237ra bitarteko galderak).
127 728
ediciones