Cambios

sin resumen de edición
Lan hau Labayru Ikastegiko Etnografia Arloak ondu eta moldatu du. Jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak deskribatu dira liburuan, eta heriotz ohikuneei buruz kaleratutako azken alearekin, batak eta besteak, bizitzako ohikuneen ikuspegi betea ematen dute osotara.
Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzten usteekin bate- rabatera. Ondoren, bataioaren inguruko ohikuneak eta erditzearen ostean egin beharrekoak aztertu dira. Haurra zaintzeko moduak, lehen jaunartzerako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.
Gaztaroaren inguruko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Dantza jolasak, neska mutilen arteko lehenengo hartu-emanak eta era horretako ohiturek senar-emaztegaitzara bideratuko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzeko diru-konponketak, arreoa —lehen garrantzi handia zuena—, ezkontzarako prestakuntzak deiune aldian, gazte-taldeak ezkongaiari egiten dion agurra, gonbidapenak eta ezkonberrientzako opariak dira aztertutako ohiturak.
127 728
ediciones