Cambios

sin resumen de edición
Lehen zatian jaiotza, erditzea eta jaioberria nola zaintzen den azaldu dira, umeen jatorriari buruz neska-mutikoek dituzten sineskerekin eta nagusiek jaiotzari buruz dituzten usteekin bate- ra. Ondoren, bataioaren inguruko ohikuneak eta erditzearen ostean egin beharrekoak aztertu dira. Haurra zaintzeko moduak, lehen jaunartzerako ohikuneak eta etxeko zereginetan haurrek zertan laguntzen zuten dira obra honen lehen zatiari amaiera emango dioten gaiak.
Gaztaroaren inguruko ohiturak dira bigarren zatian bildutakoak. Dantza jolasak, neska muti- len mutilen arteko lehenengo hartu-emanak eta era horretako ohiturek senar-emaztegaitzara bideratuko gaituzte. Geroagoko beste kapituluetan ezkontzeko diru-konponketak, arreoa —lehen garrantzi handia zuena—, ezkontzarako prestakuntzak deiune aldian, gazte-taldeak ezkongaiari egiten dion agurra, gonbidapenak eta ezkonberrientzako opariak dira aztertutako ohiturak.
Hamabigarrenetik hamabosgarrenera bitarteko kapituluetan ezkontza bera aztertu da. Ezteietako gonbidatuak, ezkontzaren ohikunea, bazkaria eta inguruko ospakizuna, ezkontza ondorengo eskaintzak, arreoa eta arreo-gurdia eta etxe berrira sartzea nola den azaldu da. Obraren amaieran mutilzahar eta neskazaharren bizimodua, zaharren eta alargunen ezkontza bereziak eta loturarik gabeko bikoteen egoera aztertu dira.
127 728
ediciones