Cambios

VIATICO Y EXTREMAUNCION. AZKEN SAKRAMENDUAK/eu

6 bytes añadidos, 07:28 17 sep 2019
sin resumen de edición
Gaixoari bi sakramentuak batera ematen zitzaizkionean ''Últimos Sacramentos'' deitzen zieten gaztelaniaz, eta ''Derniers Sacrements'' frantsesez.
Euskaraz, horiek izendatzeko hitzik erabiliena ''Eleizakoak/'', ''Elizakoak'' da, euskaraz mintzo den penintsulako eremu ia osoan jasoa.
Euskal Herri kontinentalean zabalduago dago «Sakramenduak» hitza (''Azken Sakramentuak'', ''Erien Sakramendua'' edo ''Hilen Sakramendua)'', (Lekunberri-NB, Beskoitze, Sara-L, Urdiñarbe-Z). ''Ostia Saindua'' formula ere jaso da (Lekunberri-BN), «Sakramentu» hitzaren metonimia gisa.
== Eleizakoak/, Elizakoak ==
Ohikoa zen apaizak aurretik bisitatzea gaixoa, sakramentu hauetarako prestatzeko eta haren bekatuen aitormena entzuteko. Bisita horretan, gaixoarekin eta haren familiako kideekin adosten zuen Biatikoaren eta Oliaduraren eguna eta ordua. Eskuarki, «Azken Sakramentuak» deitutakoak bere ahalmenak ondo erabiltzeko gauza zenean jasotzen zituen gaixoak. Kasu batzuetan, gaixoak berak eskatzen zuen apaiza berarengana etortzea, hark Jainkoarekin adiskidetu zezan eta azken laguntza espiritualak eman ziezazkion.
127 728
ediciones