Cambios

Saltar a: navegación, buscar

VIDA Y FUNCIONES DE LOS ESPOSOS/eu

2 bytes eliminados, 20:42 7 dic 2019
sin resumen de edición
<languages></languages>
== Ezkontideen elkarbizitza Senar-emazteen bizikidetza ==
=== Elkarbizitza Bizikidetza lanean ===
Gizarte tradizionalean, funtzioak banatuta zeuden familian eta senar-emazteen artean. Funtzio batzuk berariaz senarrarenak ziren eta beste batzuk emaztearenak. Modu eskematikoan, esan daiteke landa-eremuan gizonaren lekua etxetik kanpoko eta ukuiluko lanetan zegoela, eta emakumea etxearekin eta baratzearekin lotutako guztiaz arduratzen zela, ''baratza'', ''ortua'', zeina haren ardurapean zegoen.
Zeregin orokor horien ondoan, inkestetan jaso denez, lan batzuk bien artean partekatzen ziren, baina ahalegin fisiko handiena eskatzen zuten lanak senarrari esleituta zeuden. Oro har jaso da emakumeak gehiago laguntzen ziola senarrari nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetan, senarrak emazteari etxeko lanetan baino.
== Autoritatea ezkontideen artean Aginpidea ezkontza-elkartean ==
=== Gizona Senarra emakumearen mende ===
Oro har adierazten denez, gure gizarteak normaltzat hartu du tradizionalki emaztea senarraren mende izatea, eta, halaber, ohikoa da emazteak senarra mendean izatea gaitzesten zelako datua, batez ere adierazpen hori publikoa eta nabaria baldin bazen.
Informatzaile batzuek adierazi dute senarra etxeko kontuetan sartzea ere gaitzesten zela, etxea emakumeari zegokion esparrutzat jotzen zelako.
== Ezkontideen gizarteSenar-emazteen bizitza soziala ==
=== Gizarte-bizitza Bizitza soziala elkarrekin ===
Landa-eremuan, ez zegoen denbora libre askorik gizarte-harremanetarako, auzotasunezkoez kanpo. Emakumea, gainera, etxeari lotuta zegoen seme-alaben eta azienda xehearen zaintzarekin. Ez zen, horrenbestez, denbora libre askorik geratzen.
Oro har, egiaztatu da ezkontideek zuten gizarte-bizitza, txikia edo handia, nork bere aldetik gozatzen zutela senarrak eta emazteak. Hala ere, batzuetan elkarrekin joaten ziren.
== Haurren Umeen heziketa ==
=== Emakumearen nagusitasuna ===
Inkestetan modu orokorrean jasotako datua da haurren umeen heziketari dagokion ardura nagusia amarena izan dela. Seme-alaben eskolaratzearen berri emazteak emandako informaziotik jasotzen zuen, batez ere, aitak. Sarritan, desobedientzia edo portaera gaiztoko kasuetan baino ez zuen esku hartzen; autoritatearen figuraren ordezkari gisa, horrenbestez. Hala ere, funtsezko kontuetan biak batera aritzen saiatzen ziren, eta seme-alaben aurrean bat etortzen. Leku batzuetan jaso da aita gehiago arduratzen zela mutilen orientabideaz eta ama neskenaz.
== Emakumearen papera rola balioen eta sinesmenen transmisioan ==
Oro har, esan daiteke inkestetan jasotzen dela bi ezkontideen artean emakumea dela haurren umeen hezitzaile nagusia, eta, aldi berean, baita aurrekoengandik jasotako tradizioa transferitzearen arduraduna ere.
Neurri handi batean, emakumeak berari dagozkion zeregintzat dauzka gaur egun ere erlijioari eta gurtzari buruzko zeregin horiek. Hala ere, funtzio tradizional batzuek, hildakoen gurtzari lotutakoak adibidez, gainbehera handia izan dute familia hilobiaren euskarria galtzearen ondorioz. Gizonak bigarren mailako papera izan du oro har etxeko erlijioari dagokionez. Hala ere, jarduera erlijioso batzuen ardura zeukan, hala nola: aziendaren osasuna eta ugalkortasuna lortzeko eskaintzak egin edo mezak enkargatu, lursailen babeserako gurutze bedeinkatuak ezarri, euria eskatzeko errogatibetara joan, San Antonen irudia ezarri ukuiluan azienda gaitzetatik babesteko eta abar. Erlijioaren inguruko erantzukizunen banaketa hori gizonari eta emakumeari etxean dagozkien funtzioen banaketaren isla da. Eta hori xehetasun txikienetan ere islatzen da; oheburuetan edo sutondoan ezartzen den ereinotza, adibidez, emaztearen ardura da; San Joan egunez etxeko atean haritz edo lizar adarra ezartzea, aldiz, gizonaren zeregina izan da beti.
== AdopzioakAdopzioa. Urikoak, bortes bortak ==
=== Maiztasuna eta izenak ===
Inkesta egindako herrietan bereizketa egin da seme-alaben asimilazioarekin egindako legezko adopzioen eta aldi baterako edo denbora jakin baterako egindako bestelako adopzioen artean, ondorio juridikorik gabekoak, nahiz eta herritarren hizkeran horiek izendatzeko ere adopzio hitza erabili.
Ikusiko dugun moduan, senitartekoen adopzioak eta bestelako kasuak ere baziren arren, aztertuko ditugun lehen kasuak dira haur ume abandonatuak, umezurtzak, familia oso ugarietako haurrakumeak, familia txiroetakoak eta ama ezkongabeenak laguntzeko zereginetara bideratutako erakunde publikoetatik zetozen adoptatuenak.{{DISPLAYTITLE: XIX. EZKONTIDEEN BIZITZA SENAR-EMAZTEEN BIZIKIDETZA ETA FUNTZIOAK}} {{#bookTitle:Etxea eta Familia Euskal Herrian | Casa_y_familia_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones