Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LESIONES E IRRITACIONES DE LA PIEL/eu

5825 bytes añadidos, 10:04 5 mar 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
Larruazalarekin zerikusia duten gaitzetan behaketa zuzenean egin daitekeenez, beti izan dira herri medikuntzaren molde askotako ekintzetarako egokiagoak. Esan izan da gizakiak gehiago sufritzen duenez arimarengatik gorputzarengatik baino, dermatologian, askotan, guztiz psikikoak diren prozesuak somatizatzen direla<ref>Ángel GOICOETXEA. ''Las enfermedades cutáneas en la medicina popular vasca''. Bilbo: 1982, 9-11. or.</ref>. Larruazaleko gaitzetarako sendabide orokor gisa itsasoko bainuak eta eguzkia neurriz hartzea gomendatu izan dira. Herri batzuetan gogoratzen dute bestelako bainuak ere hartzen zituztela, buztinezkoak (Muskiz-B) eta ur sufretsuzkoak (Abadiño-B; Agoitz, Murchante, San Martin Unx-N). Larruazaleko gaitzen sendabidea odolarekin lotzen da (Agurain-A). Larruazaleko gaitzei eskainitako kapituluetan ohikoenak deskribatzen dira, bai eta gure inkestetan jasotako sendabide aplikatuak ere. Askotan gaitz berak izen desberdinak jasotzen ditu herrien arabera; horrela, ezkabia eta hazteria nahasten dira hala izenez nola deskribapenari dagokionez; orobat hazteria, ekzema eta herpesa; ekzema eta psoriasia; urtikaria eta psoriasia, pikortak eta erlakiztenak... Ángel Goicoetxeak dioenez, gaitz gutxitan dira sinonimoak larruazalekoetan bezain ugariak, eta gainera gaitz guztiak oso antzekoak dira eta horren ondorioz zaila izaten da, are espezialistentzat ere, haien arteko bereizketak egitea<ref>Ángel GOICOETXEA. ''Las enfermedades cutáneas en la medicina popular vasca''. Bilbo: 1982, 11-12. or. Ideia bera dago adierazia hemen ere: Antón ERKOREKA.'' Análisis de la medicina popular vasca. ''Bilbo: 1985, 205. or.</ref>. == Larruazaleko lesioak == Oro har, komeni da ohartaraztea larruazaleko lesioak oso antzekoak direla guztiak, hala larruazalean eragiten dituzten kalte, txikizio eta seinaleen aldetik nola haiei aurre egiteko aplikatzen diren sendabideen aldetik ere, horiek ere oso kidekoak. Hala, egiaztatu da ura, xaboia, olioa eta manteka, tipula eta are sendagai moduan erabiltzen diren landareak berdin direla baliagarri larruazalaren zaurietarako, erreduretarako, ebaketetarako zein pitzaduretarako. === Erredurak, erreak === Kalkulatzen da erredura bat gertatu eta gero erredura hori hurrengo bederatzi egunetan sartzen edo hedatzen dela (''cunde'' gaztelaniaz) pixkanaka ehunetan, eta egun horiek pasatutakoan sendatzen hasten dela<ref>Tximista, ''oneztarria'', lurrera erortzean, lurraren barruan zazpi estatuko sakonera arte sartzen dela dioen mito zaharra dakar gogora; gero, urtero estatu bat gora egiten du harik eta zazpi urte pasatutakoan gainazalera iristen den arte, eta ordutik aurrera bera dagoen etxea tximistatik babesteko dohaina du. Ikus José Miguel de BARANDIARAN. ''Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca''. Bilbo: 1972.</ref> (Karrantza-B, Telleriarte-G). Bermeoko (B) inkestan jaso da, Laukizko (B) informatzaile batek esanda, erredurak edo babak erretzea gertatu eta bederatzi egunetara "irteten" edo azaleratzen direla. Oinarrian sineskeria duen praktika bat ere jaso da, dioena erredurak ezer egin gabe sendatzen direla bederatzi egun pasatutakoan (Berganzo-A). Erredura gehienak etxean sortuak izan direnez, ez dute larritasun handirik izan eta etxeko tratamendua eman izan zaie. Istripua gertatu eta gero, berehala egiten da egin beharrekoa mina arintzeko eta uretan babak edo ''ampolas'' deritzenak (Karrantza-B) sortzea eragozteko. === Larruazalaren pitzadura. Itzebakiak === ==== Eragileak eta izenak ==== Larruazala pitzatzen da, eskuetakoa batez ere, kontraste handiak jasan behar dituenean, tenperaturakoak batez ere, edo lan gogorrak egitean. Ezpainetako pitzadurak eta ezpainetako minak, kalentura edo zauri gisako batzuk ezpainetan, hotzeriak jotakoan sortzen dira (Ametzaga Zuia-A). Allon (N), ''quebranzas'' deritze egurats zabalak gogorren eragiten dien gorputz ataletako pitzadurei, eskuetako eta belaunetakoei adibidez; neska-mutilei neguan ageri ohi zitzaizkien. Apodakan (A) eta Muskizen (B) eguzkiak erretako biribilak aipatu dituzte. Nabarnizen (B) ''ebaiak'' hitza jaso da pitzaduretarako; Bedaroan (B), ''epaiak''; Elosuan (G), hotzak atzamarren luarruazalean eragindako pitzadurari ''itzebaia'' deritzo; Ataunen (G), eskuetako pitzadurei ''itzautsiak'' deritze, eta Hondarribian, (G) hotzak eskuetako larruazalean eragindako ebakidurari ''artasia'' deritzo. === Kailuak, maskurrak === ==== Eragileak ==== Kailua (oinetakoa) epidermisean lokalizatutako loditzea da, erdiko masaren kornifikazioaz lagundua, iltze edo begi, inguratzen duen ehunaren barruan hondoratzen dena eta zanpatuz gero mingarria dena (Arrasate-G). Ez da “oilar begia”, ezta oinazpiko garatxoa ere. Hondarribian (G) diote kailua geruza gazteagoak metatzearen ondorioz kanpora azaleratzen den larruazal zaharra dela. Berganzon (A) eta Berastegin (G) diote kailuak ez direla sendatzen, denbora bat igaro eta gero berriro irteten direla. Karrantzan (B), esku ahurrean lanabesekin lan egitearen ondorioz sortzen direnak onuragarritzat jotzen dira, kailuak egin eta gero lan egiterakoan eskuetan mina izateari uzten zaiolako eta ez delako babarik ere ateratzen. Gainera, landa inguruneko gune batean, ''“manos de señorito”'' (jauntxo baten eskuak) edukitzea alferra izatearen parekotzat jotzen da ia-ia. Informatzaileek diote baba motak adierazten duela pertsona batek lanerako esku egokiak dituen edo ez. Urezko babak baldin badira, eskuak egokiak dira eskulanetarako; odolezkoak baldin badira, adierazten dute ''esku bigunak'' dituela, ez egokiak lan horietarako. Inkesta hauetan jasotako datuak batez ere oinetako kailuei dagozkie eta horregatik oinaze hori okerreko oinetakoen erabilerari eragotzi ohi zaio, eta, zehatzago esanda, oinetakoen gogortasunari eta marruskadurari.  {{DISPLAYTITLE: VIII. LARRUAZALAREN LESIOAK ETA NARRITADURAK}} {{#bookTitle:Herri Medikuntza Euskal Herrian|Medicina_popular_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones