127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Gai zabalak lantzen dira, hala nola, etxea eta familia, etxea ez baita hutsik dagoen eraikin bat, bizitzaz betetakoa baizik; hartan familia bat bizi da, hau da, etxe habitatua ikertzen da. Batez ere landa eremuko etxe tradizionala deskribatzen da, nekazari-abeltzain bizimodura bideratua, gune urbanoetakoak baztertu gabe, besteak beste, txaletak eta arrantzale-etxeak.
Familiari dagokionez, antzina handia izaten zen, eta hiru belaunaldi bizi ziren etxe berean, hala landa eremuan nola eremu urbanoan. Gaur egun, aldiz, familiak kide gutxiago izaten ditu. Familiaren ondarearen transmisioa funtsezko alderdia da, baina hori gauzatzeko moduak desberdinak dira erregimen foraleko lurraldeetan eta erregimen komunekoetan. Atal zabal bat senar-emazteen bizitzaz eta zereginez arduratzen da. Heziketa orokorrean eta balio kultural eta erlijiosoak seme-alabei transmititzeko orduan, amak funtsezko eta nagusitasunezko zeregina izan du. Jatorrizko familiarekiko harremana familiaren barruan asko zaindu den kontua izan da, batez ere herriko jaietan eta familiako elkarretaratzeetan, hiletetan batik bat. Azkenik, ohorea aztertzen da, zeina familiako multzo osoari dagokion; ahaideen arteko elkartasuna; batasuna eta laguntza ematea gaitzik edo umezurtzik baldin bada, eta liskarren eta gatazken konponbidea.