Cambios

Saltar a: navegación, buscar

TRATOS NORMAS Y FORMULAS INFANTILES/eu

40 bytes añadidos, 08:06 26 jun 2019
Actualizando para coincidir con nueva versión de la página fuente
<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
Sei edo zazpi urte inguru dituela, haurra amaren eta familiaren babes ordura arte etengabea alde batera uzten hasten da. Haren barne munduan aldaketa bat eragiten dute pentsamendu logikoaren lehen hasikinek; garai batean «zentzua» (''«uso de razón»'') esaten zitzaiona, era askotako agerpen moldeekin. Fantasiaren munduak hautemate errealistago bati uzten dio lekua eta haurra ideien arteko loturak ezartzeko eta kategoriak formulatzeko gauza da. Paraleloki, gero eta kontzienteagoa da berak bakarrik ezin dituela ase planteatzen zaizkion premiak, eta senak adin bereko mutil eta neska koxkorrekin batzera bultzatzen du.
Tratamenduek oso panoplia zabala eskaintzen dute. Oinarrizko egitura dute batzuek, egitura soila beste batzuek eta bada egitura konplexukorik ere; txantxetakoak eta solemneak, baina ia beti formula erritual batean zehaztutako itxura ia liturgikoa hartzen dute.
{{DISPLAYTITLE: III. HAURREN TRATUAK, ARAUAK ETA FORMULAK}} {{#bookTitle:Haur Jolasak Euskal Herrian|Juegos_infantiles_en_vasconia/eu}}
</div>
9794
ediciones