Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LOS RITOS FUNERARIOS EN IPARRALDE/eu

37 bytes eliminados, 10:35 28 jun 2019
sin resumen de edición
<div style="margin-left:0cm;"></div>
<div class="mw-translate-fuzzy">
1950eko hamarkadaz geroztik hileta erritu tradizionalak aldaketa sakonak izan ditu Ipar Euskal Herrian, eta aldaketa horiek gero eta bizkorrago gertatzen dira. Horietako batzuk, dagoeneko atzera-bueltarik gabekoak, belaunaldi berriak oso arrotz zaizkion gizarte ordena baten eta mundua ikusteko modu baten lekukotasuna dira oroz gain. Hala ere, portaera batzuen alderdi garrantzitsu batek iraun egiten du, baina modalitate horiek “erreferentzia puntu” hutsak dira batzuetan, memoriak berraktibatzen dituen “trama antolatzaileak”. Noiz arte?
Heriotza zahartzaro luze baten amaiera naturala da. Edade handiko pertsona kezka-iturri bihurtzen da aldi batez. Apaiza sarriago datorkio bisitan, lehen auzoek haren osasunari buruzko interesa adierazten dute, bisitak egiten dituzte. Denak prestatzen dira amaiera saihetsezinerako. Bat-batean, heriotzak kolpea ematen du espero ez zen lekuan, ezusteko une batean. Hemen etsipen moduko bat ekartzen da gogora, patuarena (''jin beharra, gertatu beharra zen''), gure abentura aldez aurretik idatzita balego bezala. Kontzeptu hori areagotuz, heriotza nozitzen duen pertsonak erakusten digu gure baitan badela gainditzen gaituen zerbait; hala dio hain ezaguna den esaerak: ''odolak baduela hamar idi parek baino indar gehiago''. Azkenik ''Herioa'' daukagu, zeina gure bila datorren eta zeinaren aurka borrokatzen garen: ahul dagoena aise eroriko da. Borroka horri kezkaz jarraitzen zaio komunitatean (batez ere gaixoa gaztea baldin bada), zeina naturaltasunez mintzatuko den garaituaz, erasoaz, indarraz eta abarrez. Testuinguru horretatik landa, zeinetara Elizak egokitu beharra izango duen, “seinaleen irakurketa” bat dago.
Azken horiek bi motatakoak dira batez ere: 1) - gertakari zentzugabeak (kontzientziak, “eragozpenak” batez ere gauez); 2) - izadiak berak, eta zehatzago esanda animaliek, emandako abisuak. Seinaleek haiek ulertzen dakitenak jartzen dituzte alerta: ''laster norbait hilen da''. Ikuspegi horretatik begiratuta, funtsezkoa da araoaren, begizkoaren seinalea irakurtzen jakitea, ''belhagilea'', eta gainerako konjuruak, ''konjuratze'', halakoren edo halakoren heriotza desiratzen dutenak gure artean, ''herioa desiratzea''.
Azkenik, arrazoi batzuk dauzkagu sinesteko gure “aspaldiko garaiko” herrikide askoren ustez hildakoek gure artean jardueraren bat gauzatzen jarraitzen zutela arima herratuen forma hartuta, ''arima erratiak''. Benetako izaki bitartekoak, arima herratu horiek, beti aktibo, itzaletako bizilagunak baina distira iheskorretakoak ere, sakon hartutako arnasakoak, oso nekez sartzen ziren Elizak ustez azkena izango zen epaiketa handi horren zain prestatzen zien gelaurrean. Arrazoi batzuk dauzkagu sinesteko hildakoak, alde egin arren, ez zirela beti desagertzen. Sakonean, Elizak ezin zion ideia horri aurka egin, ideia hori jaso behar zuen, zentzu berezia emanez (horrela, ume hila Jainkoak aingeru bihurtzen du).
Hilzoriak heriotzaren uneari zegokion gertaera publikoaren izaera nabarmentzen duten praktika batzuk sortu ditu. Hemen hartzen du parte printzipioz Elizaren erritualetik aparte dauden praktiketan giltzarri den pertsonaiak, emakume sakristauak, ''andere serora'' deritzonak. Hura arduratzen da elizako kanpai-jotzeaz, eta mezu horrek zentzu bikoitza dauka: 1) - bizien komunitateari abisua ematea (izadia eta animaliak barne, zeintzuek pausoa markatzen duten, “astiro” bizi diren); 2) - hil-hurrenari lagundu “kontsolamendua emanez”, “alde egiten lagunduz”. Horrela, hil-hurrenak bazekien denbora horretan bera zela ardura guztien erdigunea eta otoitzek eusten ziotela. Inor ez da hiltzen bakarrik edo abandonatuta.
== Laguntza kristaua ==
Etxeko irteeran, Nafarroa Beherean bederen, arotzak segizioa antolatzen du. Tenpluaren sarreran, ''andere serorak'' egiten dio harrera. Lehenak kide baten heriotza ohoratzen duen komunitatea ordezkatzen du, eta bigarrenak komunitatea bera, zeinak harrera egiten dion leku batean, non Elizak, liturgiaren bidez, benetako zentzua emango dion haren heriotzari eta, horrenbestez, bizitzari.
Hileta-mezak aldaera gutxi ditu. Haren ezaugarri nabarmenenak “etxeko” erlijio bati dagozkio. Alderdi hauetan agertzen dira argi eta garbi: 1) - Seroraren garrantzia “zeremonia-buru” moduan; 2- Lehen auzo emakumearen papera eta presentzia aktiboa; 3) - Jendearen kokapena eta batez ere emakumeena, tradiziorik zaharrenean; 4) - Argi moten manipulazioa, haien izaeraren arabera (''ezko, xirio'').
== Eskaintzak ==
Ez dago, berez, “heriotzari buruzko kondairarik” lurralde honetan; asko jota, ''arima erratiak'' deritzenei buruzko istorio estereotipatu batzuk, baita inolako arrazionaltasunik gabeko topiko eta praktikak ere. Ez da ohikoa ''Herioa'' entitate moduan hautematea eta informatzaile batek deskribatzea. Hileta erritual sustraitu eta egituratu batek halabeharrezko unea eta etxetik bizileku betierekorako iragatea onartzea eragiten du.
{{DISPLAYTITLE: XXV. HILETA ERRITUAK IPAR EUSKAL HERRIAN}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
</div>
127 728
ediciones