Cambios

Saltar a: navegación, buscar

LOS RITOS FUNERARIOS EN IPARRALDE/eu

762 bytes añadidos, 10:43 28 jun 2019
sin resumen de edición
Beste pertsonaia batek parte hartzen du; herri askotan hura da hileta antolatzearen arduraduna, arotza. Hark jartzen du hildakoa hilkutxan, bizkor egina, bere laguntzaile batekin edo lehen auzoarekin elkarlanean. Ohituraren arabera, familiak ez du gorputza manipulatu behar, ezta haren desagerpenaren lekuko izan ere. Hildakoa hil-jantzian biltzen da, batzuetan burua kuxin txiki batean bermatuta duela; trajerik edo soinekorik onenarekin janzten da. Oinak bere zapatetan eta txapela buruan dituela, bidaiari ekiten dio. Hiletaren bezperan edo hiletako goizean gaude.
<div style="marginAdarrekin dekoratutako mihisez osatutako edikulu batean aurkezten da orduan hilkutxa. Nafarroa Beherean, arotzak, ezkaratzan, ''eskaratze'', sarrerako atearen kontra, kapera txiki bat eraiki du auzoko emakumeek erramu berdeekin (ezpela, ereinotza) apaintzen dituzten mihiseekin. Atzealdeko mihiseari ''hil mihisia'' deritzo. Arotzak bi aulkiren gainean kokatzen du hilkutxa espazio itxi horren erdian. Kandelak eta argimutilak banatzen ditu aldeetako bakoitzean, familiak emandakoak edo auzokideengandik jasotakoak (familia bakoitzak bere izena ematen du oinarrian, gero berreskuratzeko). Bi objektu sinbolikok garrantzia hartzen dute: lehen auzoak erositako marmolezko gurutze bat (hileta-left:0cm;"></div>monumentuan jarriko dena) eta etxeko ''ezkoa'' (elizan hileta-elizkizunetan erabiltzen zen lutozko kandela).
<div style="margin-left:0cm;"></div>
127 728
ediciones