Cambios

Saltar a: navegación, buscar

MORDEDURAS Y PICADURAS HOZKA/eu

No hay cambio en el tamaño, 09:13 1 jul 2019
sin resumen de edición
Bermeon (B), pozoitsutzat jotzen diren hezurrak dauzkaten bost arrain espezie ezagutzen dira. Honako hauek dira: kabrarroka (''Scorpaena scrofa''); xabiroi zuria (''Trachinus draco''); ikaraioa, torpedo arraina (''Torpedo marmorata''); ''kabra gorria ''(''Helicolenus dactylopterus'') eta ''pataria ''deritzona. Animalia horiek ontzira tiratzean hezurretako bat haragian iltzatzen baldin bazen, batez ere kabrarrokarena, min handia ematen zuen. Min horien aurka, amoniakoa erabiltzen hasi aurretik, makila batekin jotzen zen atzamarra edo hezurra sartutako gorputz-zatia, ahalik eta odol gehien ateratzeko, eta harekin batera pozoia eta are hezurra bera ere. Mina baretzeko, itsasoko ura edanez osatzen zen tratamendua. Itsas zabalean edozein motatako hezurra iltzatzen zitzaienean, pozoitsua izan zein ez, odola isurarazten zuten zauritik, eta, batzuetan, zauritutako gorputz-adarra lixibarekin nahastutako uretan sartzen zuten.
== Intsektuen ziztadak. eztena Eztena sartu ==
=== Erleak eta liztorrak ===
127 728
ediciones