Cambios

Resumen Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

40 bytes eliminados, 10:29 9 jul 2019
sin resumen de edición
''Ganadería y Pastoreo en Vasconia (Abeltzaintza eta Artzaintza Euskal Herrian) ''ikerketa etnografikoaren esparruko lana da, ''Etniker Euskalerria Taldeek ''egina eta Ander Manterolak zuzendua. On Joxemiel Barandiaranek aspaldi atondu zuen Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren atal bat da, plazaratutako bosgarrena, lau hauen ostean: ''La Alimentación Doméstica (Etxeko Elikadura), ''1990an argitaratu zena eta 1999.ean berrargitaratua; ''Juegos Infantiles (Haur Jolasak), ''1993an, ''Ritos Funerarios (Heriotz Ohikuneak), ''1995ean eta ''Ritos del Nacimiento al Matrimonio (Jaiotzatik Ezkon- tzarako Ohikuneak), ''1998an.
<div class="mw-translate-fuzzy">
Ikerketa Euskal Herriko mugen barruan egin da, hau da, Europako mendebaldean, iparraldean Adour ibaia eta hegoaldean Ebro ibaia daukan lur eremuan. Estatu Espainiarraren barruan dauden bi administrazio politiko ditu (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa) eta Pyrénées Atlantiques departamentu frantsesaren zati bat. 20.531 km<sup>2</sup>-ko azalera dauka eta 2.910.276 biztanle (1999. urtean).
</div>
Tokian tokiko lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoako herri eta mendietan egin da. Inkesta egiteko herriak hautatzean, lurraldeko eskualde-aniztasunari erreparatu zaio. Erabilitako galdetegi etnografikoa On Joxemiel Barandiaranen ''Guía para una encuesta etnográfica ''(III. kapitulua, “Grupos de actividad”) lanean agertzen da, hain zuzen ere, ''Abeltzaintzaz ''eta ''Artzaintzaz ''egiten diren galderen artean (1-55 galderak).
127 728
ediciones