Cambios

Resumen Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 10:29 9 jul 2019
sin resumen de edición
Hurrengo kapituluetan (V-VII) azienda larri eta xeheak gordetzeko lekuak (kortak eta eskortak), elikadura eta ugalketa azaltzen dira. Bizkaiko golkoko isurialdean korta etxearen zatia da; mediterranearrean, ordea, bereiz daude korta eta etxea.
Erdiko kapituluetan (VIII-XIV) mendiko azienda ikertzen da, bai basoak dabilena, baita abel- tzainek abeltzainek gobernatua ere. Bertan, herri-larreetarako joan-etorriak, mendiko artzainen lekuak eta ezaugarriak, abereak bereizteko egiten dizkieten markak eta larre bila joateko dauden trashumantzia erak aztertzen dira.
Artzaina da hurrengo kapituluetako (XV-XVIII) ardatza: artzaintza moetaz moeta eta mailaka, estalperik gabe bizitzeko erabili behar den arropa, etxoletako edo aterpeetako elementuak, artisautza eta pizti txarren ehiza. Atal zabal batek (XIX-XXIII. kapituluak) artzaintzako produktuak ikertzen ditu: esnea eta esnekiak, artilea, abereak nola hiltzen diren eta hauek saldu eta erosteko moduak; azoken deskripzioa egiten da azkenean, bertan erosten baita ganadu berria eta bertan berritu artaldeak. Hurrengo kapituluan (XXIV) erlazaintza aztertzen da; kontuan izan behar dugu jarduera hori, mundu tradizionalean, abeltzaintzaren barruko arloa dela.
127 728
ediciones