127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Ikerlana Euskal Herrian egin da, Europako mendebaldean, iparraldean Aturri ibaitik hasi hegoaldean Ebro ibairaino hedatzen den herrialdean. Espainiako Estatuko bi administrazio politikok (Euskal Autonomi Elkartea eta Nafarroako Foru Komunitatea) eta Frantziako Pyrénées Atlantiques Departamentuak osatzen dute hau. Guztira 20.531 km<sup>2</sup> ditu eta 2.937.151 biztanle (1990. urteko datuak).
Tokian tokiko lana Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa-ko Zuberoako 85 herritan egin da. Herriok aukeratzeko erizpide, ikertu nahi izan den lurralde bakoitzeko banaketa berezia eta eskualde-moten ugaritasuna (baserria, hiria eta kostaldea) hartu izan dira kontuan. Erabilitako galdeketa etnografikoa ''Guía para una encuesta etnográfica ''(Inkesta etnografikorako gida, II. kap., «Etxeko taldearen ohiturak») izan da, On Joxemiel Barandiarangoarena, eta bertan heriotzaren ohikuneei eskaintzen zaizkien galderak batipat (II. 238tik II. 272ra arteko itaunak).
Obraren hariari jarraituz, heriotzarekin lotura duten ohikuneek beraiekin batera dakartzaten ekintzak deskribatzen dira. Hasteko hildakoaren etxean egiten direnak: hilzoria, Elizakoak, hilme-zukariak, hilaren beztitzea, gaubela. Gero hilkutxa elizaraino eramateari lotzen zaizkionak: andabideak, ahokuaren osakera eta dolu jantziak, aurrogia eta eskeintzak, hileta-meza.