Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ritos funerarios en vasconia/eu

1 byte añadido, 14:20 16 sep 2019
sin resumen de edición
Gaisotasunak eraginda datorren heriotz aurreko egoerari agonia edo hiltamua deritzo. Prozesu hau berezkotzat hartzen da gehienetan. Halere, inoiz, heriotza dakarten gaisotasunen arrazoitzat hartu izan dira madarikazioak edo etsaitasun ekintza majikoak ere, Herio edo Balbea deritzon jenioa bitartelarrean jartzen dutenak.
Beste batzutanbatzuetan, eta maizago, jazoera arruntak hartzen dira heriolzaren hurbiltasunaren ezaugarritzat. Sineskera hauen arabera, heriotza inguruan dela sumatu ohi dute etxeko txakurraren alarauak, edo gautxoriek, edota garrantzia handiago gabeko beste hainbat gertaerak, ezusteak, zaratak eta abar, esaterako. Gure inkestetan jaso diren heriotz iragarpenok, beste kultura eremu batzuetan azaltzen direnen antz antzekoak dira.
Hiltamuan dagoen gaisoa ardura handiz zaindu behar da. Orain dela hogetabost urtera arte gaisoa etxean bertan zaindu ohi zen, eta ospitaleetan gutxi batzuk bakarrik hiltzen ziren. Etxekoak eta auzorik hurbilenak ziren gaisoa zaintzeko ardura hartzen zutenak, eta gaisoak senideen eta adiskiderik minenen bisitia izaten zuen, usu bezala finkatua zegoen gertakaria senideen artean. Senideen eta auzokoen arteko haserreak konpontzeko lagungarri ere izaten ziren batzuetan bisita hauek.
127 728
ediciones