Cambios

Saltar a: navegación, buscar

PRESAGIOS DE MUERTE. HERIOTZAREN ZANTZUAK/eu

No hay cambio en el tamaño, 07:39 17 sep 2019
sin resumen de edición
Berganzon (A) uste zen kanpaiak ohi zuena baino durundi handiagoa egitea heriotza iragartzen zuen zantzua zela. Durruma Kanpezun (A) Apilaizko kanpaiak entzuten zirenean, uste zen Durrumako norbait bat hilko zela. Kanpaiak edo erlojuak soinu sostenitua egiten zuenean, herriko norbait hilko zela ere esaten zuten.
=== Justu ordaindu, neurtu eta edo pisatzea ===
Atal honetan, heriotza-iragarpentzat jotako beste kointzidentzia bat jasotzen da. Kasu honetan, dirua edo beste produktu bat eskatzen zaionean, eskatutako kopurua justu ordaintzen, neurtzen edo pisatzen duenari egokitzen zaio adur txarra. Paradoxikoki, batzuetan kontrakoa interpretatzen da, halako moldez non pertsona horrek ziurtatua duen denbora-tarte jakin batean bizirik jarraitzea.
Batzuetan, hildakoaren itxura etorkizuneko heriotzen zantzutzat hartzen da.
Alderdi horretatik begiratuta, egoerarik esanguratsuena da hila begiak zabalik dituela gelditzea. Orduan esan ohi zen hori laster beste norbait hilko zela adierazten zuen zantzua zela (Lekaroz-N)<ref>Resurrección M.ª de AZKUE. ''Euskalerriaren Yakintza'', I. MadridMadril, 1935, 217. or.</ref>, eta litekeena zela hildakoaren familiakoa izatea. Hortik dator hilotzari begiak berehala ixteko ardura (Bermeo, Kortezubi-B).
{{DISPLAYTITLE: I. HERIOTZAREN ZANTZUAK}} {{#bookTitle:Heriotz Ohikuneak Euskal Herrian|Ritos_funerarios_en_vasconia/eu}}
127 728
ediciones