Cambios

Saltar a: navegación, buscar

EL VELATORIO. GAUBELA/eu

No hay cambio en el tamaño, 09:04 28 oct 2019
sin resumen de edición
Mende honetako lehen hamarkadetan, Baskoniako lurraldean, oso zabalduta egon zen pertsona bat hil zeneko lastaira erretzeko ohitura.
Lastaira erretzea auzokideei zegokien zeregina zen. Barandiaranek iradokitzen du objektuak erretzea hileta-eskaintza edo hileta-erritua izan daitekeela, antzinako sakrifizioen sinbolo<ref>José Miguel de BARANDIARAN. ''Estelas funerarias del País Vasco. ''. Donostia, 1970, 25 or.</ref>. Erreketa hori erritualizatuta zegoen eta hilaren etxetik gertuen zegoen bidegurutzean egin behar zen. Batzuetan elizarako bidean egiten zen, ''eleizbidea'', baina beti heriotza gertatu zen etxetik gertu. Erreketa egitean, auzokideek aitagure bat edo beste otoitz batzuk errezatzen zituzten. Herri batzuetan sua ihinztatzen zen ur bedeinkatuz. Erreketaren lekuan geratzen ziren errautsek gogora ekartzen zuten inguruan norbait hil zela eta handik pasatzen ziren oinezkoek hildakoaren arimaren alde erregutzen zuten<ref>Bonifacio de Echegarayk zioen ohitura hori azaltzeko esaten zutela haren xedea zela oinezkoek errautsei esker jakitea norbait hil zela inguruan eta haren arimaren alde erregutzea, eta eransten zuen ez zela hori motibo nagusia, espiritu gaiztoak suntsitzea baizik. ''«Es este un caso más en que hábitos supersticiosos se justifican por una aplicación cristianamente piadosa»''. «Kasu honetan, beste batzuetan bezala, sineskeriazko ohitura bat zuritzen da kristautasunaren ikuspegitik elizkoia den aplikazio bati esker». Vide «La vecindad. Relaciones que engendra en el País Vasco» in RIEV, XXIII (1932) 25. or.</ref>.
Gaur egungo informatzaile batzuek diote higiene arrazoiengatik egiten zela, edo infekzio kutsakorrak eragozteko, baina herri sinesmenaren arabera sorgin batek bidaliak izan zitezkeen eta koltxoiaren artazorroen hondarren artean geratutako gaitzak suntsitzeko balio zuen. Malgukiak zituzten lastairak erabiltzen hasi zirenean, praktika hori desagertu egin zen. Dena den, herri batzuetan, batez ere Euskal Herri kontinentalean, denbora batez, hilaren etxe aurrean lasto azao bat erretzen jarraitu zen hileta-segizioa hara itzultzen ari zenean hileta-banketearen ondoren.
127 728
ediciones