127 728
ediciones
Cambios
Página creada con «1976ko ekainaren 5ean, Aralarreko Santutegian (N), Etniker talde guztien lehen batzarra egin zen eta Akta Liburuan Barandiaranek hitz hauekin definitu zuen proiektua:»
Asmo horri eutsi nahian, eremua benetan zabala eta anitza zela kontuan izanik —bai administrazio bai kultur aldetik—, herrialdeka antolatu behar izan zen. Horretarako, Barandiaranen ekimenez, lehenengo eta behin Nafarroako ikerlari-taldea eratu ostean —Nafarroako Unibertsitatean Euskal Etnologiako katedraren jabe baitzen—, ''Etniker taldeak ''eratu ziren, ikerketa etnografikoari ekiteko prest zeuden lantaldeak. Talde horiek lurralde bakoitzean jadanik bazeuden beste kultur erakunde batzuei atxikita zeuden. Esate baterako, Nafarroako taldea Nafarroako Unibertsitateko Arkeologia Departamentuari atxiki zitzaion (1969), Gipuzkoakoa Donostiako Aranzadi Zientzia Elkarteari (1972), Bizkaikoa Bilboko Labayru Ikastegiko Etnografia Sailari (1973), Arabakoa Gasteizko Iradier elkarteari zegoen atxikita lehenengo eta behin (1973) eta, gaur egun, Arabako Mintegi Etnografikoari; eta Iparraldekoa —Frantziako Pirinio Atlantiarren departamentua hartzen duena— Baionako Lauburu Elkarteari (1986). Lantalde horietako taldekide guztiek dute prestakuntza unibertsitarioa eta denek egin dute tokian tokiko ikerlanerako ikastaroren bat, metodologia etnografikoaren inguruan. Talde horietako bakoitzean zenbait lankide daude, lurraldeko arduradunak koordinatuta.
«Etniker es un término que significa ‘investigación étnica’. En nuestro caso es el estudio de la cultura tradicional del pueblo vasco y del proceso de su evolución contemporánea. Aunque se trata de una tarea iniciada allá por el año 1921 en Vitoria, podemos decir que con el nombre actual y con nuevo método empezó el año 1964, como complemento de la cátedra de Etnología Vasca que funciona en la Universidad de Navarra gracias a la protección de la ‘Institución Príncipe de Viana’»<ref>Vide ''Libro de Actas ''de los Grupos Etniker Euskalerria. ADEL.</ref>.