Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 09:52 20 dic 2017
sin resumen de edición
Landa-etxe tradizionala, baserria, mende askotako erakundea da. Herrialdean bertan egon da aspaditik, eta denboraren iragaitea gorabehera, bere ezaugarriak mantendu ditu kultura-aro ezberdinetan<ref>Honi gagozkiolarik, datu aipagarria da etxearen gaiak gure herriko literaturan izan duen trataera eta hedapen handia.</ref>. Hori guztia adierazpidea da, eta ez bakarrik antzinatasunarena, baita egoera berrei egokitzeko duen gaitasunarena ere, betiere, bere oinarrizko ezaugarriak mantenduz.
Liburuki honetan etxea eta familia aztertzen dira aldi berean, hain zuzen ere, familia bat bizi den etxea azaldu nahi izan delako. Horregatik, bada, Jose Miguel Barandiaranek beti gogora­razten gogorarazten zuen ''etxea'' hitzak euskaraz zuen esangura bikoitza, izan ere, etxea nahiz familia esan gura du, eta, euskalduna beti egon da ''etxe'' bati lotu­talotuta. Horregatik, familia eta etxea kontzeptuek ''etxekoak'' euskal terminoa biltzen dute, eta etxe­ko etxeko familia, bizilagunak nahiz familia bateko gunerik estuena izendatzeko erabil daiteke.
Kontuan hartu beharreko beste alderdi garrantzitsu bat da (On Jose Miguelek bere lan etnografikoetan adierazi ohi zuen) etxea ez dela familia eta etxeko animaliak bizi diren eraikina bakarrik, izan ere, etxearen kontzeptua ledanietako erakinetara hedatu behar da, eraikin hurkoetara zein urrutikoetara, laborantza-zelaietara, mendira, baita hilerriko hilobira ere, edota hilo­bi sinbolikora edo elizatik kanpokora. Etxeko animaliak etxearen parte ziren. Baina ez kortan bizi direnak bakarrik, baita etxearen barruan nahiz kanpoan erlauntzak okupatzen dituzten erleak ere. Jabea edo ugazabandrea hiltzen zene­an, euren heriotzaren berri ematen zuten, eta hildakoaren postua beteko zuen pertsonaren izena ere bai.
127 728
ediciones