Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Casa y familia en vasconia/eu

10 bytes eliminados, 09:58 20 dic 2017
sin resumen de edición
Biztanleria bilduta bizi den lurraldeetan, familia eta etxea etxe-multzo baten barneko elementuak dira. Multzo horren menpe daude, hain zuzen ere, familia eta etxe horien zereginak. Etxeak sakabanaturik dauden lekuetan, berriz, familiak eta etxeak elementu erabat independentetzat hartzen dira (edo, hobeto esanda, hartzen ziren), eta horrek autarkia ekonomikoa zekarren. ''Baserria'' hitzak horrelako zerbait iradokitzen duela dirudi (''baso'' + ''herria''). Herrialdeko hainbat lekutan aipatutako etxe isolatu bakoitza izendatzeko erabiltzen den hitza da.
Etxeen konfigurazioan eragiten duten hiru faktore nagusi daude. Lehenengo eta behin, izadiarekin lotutako faktoreak daude, hau da, klima, paisaia, lurzorua eta zorupea. Ondo­renOndoren, etxeak eraikitzeko eskura dauden –edo, hobeto esanda, zeuden– materialak. Azkenik, bizimodu nagusiak zer nolakoak ziren, hau da, zer funtzio betetzeko eraikitzen ziren. Aurre­ratu Aurreratu bezala, tradiziozko landa-etxea nekazaritza, abeltzaintza –artzaintza ahaztu gabe– eta arrantzari lotutakoa da, hirikoarekin batera. Gerrak, migrazioak, gizarte-mailak edo aurki­kuntzak aurkikuntzak bezalako gertaera historikoen arrasto­ak arrastoak ere antzeman daitezke etxe-mota ezberdi­netanezberdinetan.
Hiru atal luzetan, etxeak eraikitzeko erabili izan diren lekuan lekuko materialak, eraikuntza-prozesua eta inguruaren eragina aztertuko dira. Dena dela, orokorrean harriaren erabilera nagusi izan dela esan esan liteke, eta beste horrenbeste gertatzen da egurrarekin etxe barruan. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, bestelako materialak egon ez edo lortzeko gaitzak diren kasuetan, adobea ere erabili izan dela. Leku guztietan adreiluak erabili dira etxeetako barne-banaketa egiteko, eta teilak, estalduran.
127 728
ediciones