Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 07:10 22 dic 2017
sin resumen de edición
Zorionez, ez da dena galdu. Lan honetan erakusten eta aurkezten zaigun artzaintzaren kultura-arrastoaren zati handi bat aspaldi-aspaldiko jardueren jarraipen zuzena da. Egungo artzaintzaren jarduera askotan, oraindik, gure iraganarekin lotzen gaituen soka luze-sendoa ikus daiteke. Zorionez, berriz diot, lotura hori ez da galdu, gure abeltzaintzak egungo egoera markatu dioten aldaketei aurre egin behar izan badie ere, gizartearen ikuspuntutik eta ekoizpen-moduen aldetik.
Gaurko abeltzaintza nazioarteko prozesuen mende dago, orain dela hamarkada batzuk asmatu ere ezin zitekeen neurrian. Abeltzaintzak asko galdu du eskulanetik edo artisautzatik, sarritan abeltzaina enpresaburu bihurtu duten beharrizan ekonomikoen aurrean. Eta bilakaera hori beharrezkoa da, hain zuzen ere, Euskal Herrian artzainik eta abeltzainik izango bada, lanari ete­kin etekin duina atera beharko dio, lanbidea erakargarri egiteko modukoa.
Baina etekinak, errentagarritasun ekonomikoak, ez du kulturizazioaren aurka zertan egon; hobeto esan, akulturazioaren aurka egon behar luke. Izan ere, ekoizpen-metodo berriek ekar lezaketen ''kultura'' galtzeak guztioi eragingo liguke, eta ez bakarrik artzainei edo abeltzainei. Hortaz bada, hiri-giroa nagusi duen gizartean —eta euskal gizartea hala du, gaur egun—, hala­ko etsipen bat ere ematen du ikusteak gure lurraldean oraindik bizirik dirauten errealitateak arrotz direla, bazter batean ahaztuta daudela.
127 728
ediciones