127 728
ediciones
Cambios
sin resumen de edición
Baina etekinak, errentagarritasun ekonomikoak, ez du kulturizazioaren aurka zertan egon; hobeto esan, akulturazioaren aurka egon behar luke. Izan ere, ekoizpen-metodo berriek ekar lezaketen ''kultura'' galtzeak guztioi eragingo liguke, eta ez bakarrik artzainei edo abeltzainei. Hortaz bada, hiri-giroa nagusi duen gizartean —eta euskal gizartea hala du, gaur egun—, halako etsipen bat ere ematen du ikusteak gure lurraldean oraindik bizirik dirauten errealitateak arrotz direla, bazter batean ahaztuta daudela.
Hori gertatu baino lehen, aurrea hartu behar diogu egoerari. Herri-ezaguerok indarrean ditugunez ditugunez oraindik, gorde eta balio handiagoa eman behar diegu. Eta horretarako, oinarrizkoa da jakiteajakitea, ezagutzea, eta etnologiak sistematizatu eta zaindu egiten digu oraindik bizirik dirauen jakin tza hori. Geure burua artzaintzaren eta abeltzaintzaren mundutik hurbil dugunoi edo gertu sentitzen dugunoi, artzaintza-abeltzaintzei eutsi ahal izateko bide ematen digu etnologiak, horien iragana ezagutaraziz, bere baitan duten kulturari uko egin gabe. Inoiz eskertuko ahal diegu lan hau egin duten Etniker Taldeetako etnologoei eta euren jakintzen berri eman dieten artzain eta abeltzainei, kultura honen transmisioarekin gure izana sendotzen lagundu izana! ''Eskerrik asko''.
<p style="text-align: right;"><span style="font-size:smaller;">'''Iñaki Gerenabarrena Martinez de Lahidalga'''<br/>Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailburua</span></p>
{{DISPLAYTITLE: Aurkezpena}}