Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Preambulo Ganaderia y pastoreo en vasconia/eu

4 bytes eliminados, 09:17 22 dic 2017
sin resumen de edición
Oro har, etxean hazten diren espezien aniztasuna gutxitu egin da; gutxitze hori ekonomia autarkikotik produktibismora pasatzearen ondorioa da. Halandaze, familia-unitateko espezie gutxiago mantentzen da baina abelburuen kopurua nabarmen doa gora, buruko dagoen irabazia murriztuz joan delako. Hau da, espezializaziora jo da.
Abere txikien —untxiak eta hegaztiak— haz­kuntza hazkuntza nabarmen gutxitu da. Izan ere, abereon okela zein produktuak merkatuan lortzea asko­zaz askozaz ere merkeago da eta lan gutxiago ematen du: adineko pertsonak edo etxeko hazkuntza maite dutenak baino ez dira horretan aritzen.
Produkzioa handitzeak bertako arrazen galera ekarri du apurka-apurka. Arraza horiek errentagarriak izan ziren antzina, inguruneari egokitzeko gaitasuna zutelako. Gaur egun ez dira hazten ia, produkzio txikikoak baitira; etekin handia lortzeko baliagarriak diren abe­reak ustiatzen dira gaur. Oraindik desagertu ez diren arrazak larreetan bazkatzen dira ete­kin handiagoa lortzen duten abereek aprobetxatu ezin dituzten mendi eta basoetan.
127 728
ediciones