Cambios

Saltar a: navegación, buscar

Presentacion Juegos infantiles en vasconia/eu

2 bytes eliminados, 07:23 2 ene 2018
sin resumen de edición
<languages></languages>
Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren bigarren liburua kalean dugu dagoeneko. Gogo onez eta atsegin handiz ekin diot «Haur Jolasak» izenaz argitaratutako lan honen hitzaurrea idazteari. Gogo onez hartu dut lan hau, gaia bera oso esanguratsua eta esanahi handi­koa handikoa delako gure Herriaren kulturan eta, beraz, merezi duelako bai, Euskal Herriko Etniker taldeek honelako gai interesgarri bati ondo heldu, sakonetik aztertu eta ikertzea. Atsegin handiz ekin diot hitzaurrea idazteari, liburu hau argitaratuta ikustean, argi geratzen delako belaunaldi guztiak elkarri lotuak daudela, gure historiaren kate luzea mailaz maila osatua dela eta gure kulturaren oihala, neurri handi batean, jolasen hariaz josia dela.
Euskal gizarteak betidanik jarri du umearengan arreta berezia, aparteko ardura, haurrak hartzen baititu bere baitan etorkizunak dakarren zalantza eta iraganak oparo eskaintzen duen jakintza. Gizaldiz gizaldi, denboran barrena irristatuz, belaunaldi bakoitzak aurre­koarengandik jaso eta hurrengoari eskaini dizkio bere baloreak eta balioak, ohiturak eta azturak, eskubideak eta eskabideak, argiak eta itzalak, jakintzak eta ametsak, jokuak eta jolasak...
127 728
ediciones