Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Baina nagusien gizartearen antzera ere haurrenean aldaketa izugarriak izan dira. Lehenengo eta behin, teknika aldeko konplexutasun handiagoa dago lanean; honekin haurraren lanerako prestakuntza baloratu egin da, egoera berri honi aurre egiteko. Eskolak garrantzi handiagoa du bere bizimoduan: eskolaldia luzatu eta gogortu egin da. Lehenegoko jolasaldi luze hura «errekreo» hutsetara murriztu da, eta asteburuetara.
Jolas-tresnak ere aldatu egin dira. Lanabasek eskuz egiten zituen gizartean artisau-teknikak sarri egiten ziren nabarmen ziren jostailuak egi­terakoanegiterakoan. Gizarte industrialak, ordea, seriean eginiko jostailuak eskeintzen ditu, osagai mekaniko edo elektrikoekin eta jaioberri den gizarte konputerizatuak haurrei jostailu automatizatuak eskeintzen dizkie gaurregun.
Laburbilduz, nagusien munduan egon diren aldaketek zuzeneko islada dute haurren munduan. Ezin ahantz liteke gainera, aldaketa ho­riek ohizko joko askoren oinarrian dauden sineskera, sineste eta ohikuneen atzetik daudela; horretariko askok esanahia hutsa izango dute, batzuk galduz joango dira, baina beste batzuk iraun egingo dute eta egoera berrira moldatu.
{{DISPLAYTITLE: Haur-jokoak direla eta}}{{#bookTitle:Juegos infantiles en Vasconia | Juegos_infantiles_en_vasconia}}
 
127 728
ediciones