Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

8 bytes eliminados, 10:13 3 ene 2018
sin resumen de edición
Gure ikerketa ez da sendabideei buruzko informazio bilketa hutsa izan, hau da, nola prestatu eta aplikatzen diren. Lan honetan, sendatu nahi den gaixotasunaren gainean zer ezagutzen duten, herritarren ustez ze sintomaren bidez azaltzen den eta nondik datorren ere jaso dugu. Herriak eman dituen interpretazioak dira eta ez dute zertan bat etorri azalpen akademikoekin, hori argi dago, baina, hala ere, Frankowskik, esate baterako, honako hau idatzi zuen: «medikuntza tradizionala medikuntza modernoaren ama da, milaka belaunaldiren jakintza biltzen du eta, baten baino gehiagotan, balio handiko ezagutzak eskaintzen ditu, goi mailako zientzialariek onartu eta erabili izan dituztenak»<ref>Eugeniusz FRANKOWSKI. ''Sistematización de los ritos usados en las ceremonias populares''. Bilbao: 1919.</ref>.
Ale hau osatzera datozen kapituluak ez dira irizpide zientifikoen arabera antolatu. Infor­mazioa Informazioa inkesta etnografiko baten bidez jaso da, Etniker taldeek erabiltzen dutenaren bidez. Eta materialak, ahal izan den neurrian, irizpide etnografikoaren arabera antolatu dira, herriaren pentsaera eta mentalitatea hobeto jaso nahian. Zientzia medikoaren irizpideak erabili izan bagenitu, arazo handi bat izango genukeen: lana itxuraldatu egin zitekeen, gaur eguneko ezagutza akademikoetatik oso aldenduta dagoen informazioa eskema horre­tan horretan sartzeko ahaleginean. Hori dela eta, argi­talpen argitalpen honetako kapituluak honela antolatu dira: gorputzeko atalik jasoenetik, hau da, burutik, beherantz; eta gorputzeko atalik aza­lekoenetikazalekoenetik, larruazaletik, barrurantz.
Kontuan hartzekoa da, era berean, gaixota­sun bakoitzerako jasotako sendabideen kopu­rua ez datorrela bat gaixotasun horren larrita­sunarekin; katarroetarako sendabide asko daude, bihotzeko gaixotasunetarako, berriz, oso gutxi. Adibiderik nabarmenena larruaza­leko gaixotasunen kasuan topatzen dugu: gor­putzean gehien ikusten den zatian erremedio asko jaso dira, hainbeste ze, hiru kapitulu behar izan dira denak deskribatzeko.
127 728
ediciones