Cambios

Preambulo Medicina popular en vasconia/eu

6 bytes eliminados, 10:15 3 ene 2018
sin resumen de edición
Era berean, ez dugu nahi lan hau sendabelarren errezeta bilduma izatea. Gaur egun, merkatuan argitalpen asko daude horretarako; argitalpen horietan belarrak dagokien irudi edo argazki eta guzti daude jasota, eta zein gaixotasunetarako diren eta nola aplikatzen diren azaltzen da. Lan honen egitura eta asmoak ez doaz halako argitalpenen edukien bidetik.
Hasiera batean, ale honetan herri albaitaritza sartzea pentsatu zen, gai antzekoak dira eta. Hain zuzen ere, Atlas Etnografikoaren aurreko alean, nekazaritza eta abeltzaintzari buruzkoan, halaxe iragarri genuen, kontuan hartu behar baita erremedio asko berdinak direla medikuntzan eta albaitaritzan, beti ere, etxe-abereen kasuan, landareekin prestatuta­ko prestatutako erremedioak kontzentratuagoak eta dosi askoz handiagoak direla. Erlijioan edo magian oinarritutako sendabideak ere parekoak dira eta, esate baterako, petrikilo edo hezur-kon­pontzaile konpontzaile asko ganadua osatuz hasi dira lanbi­de lanbide horretan, eta ondoren lan egin dute pertsonekin. Hala ere, material horiek hurrengo batean argitaratzeko utzi ditugu, medikuntzari dagokion atalak hartu duen luzera ikusita.
=== Aldaketak ===
127 728
ediciones