Cambios

Saltar a: navegación, buscar
sin resumen de edición
Lehengo gizartean, jaiotza berriaren ospakizuna amaren erditze osteko aldia amaitzean egiten zen. Amak etxetik irten gabe egon behar izaten zuen. Egonaldi hori elizan sartzea izeneko ohikunearekin eta jai giroko otordu batez bukatzen zen, martopilak. Horixe izaten zen erditzen laguntzen zutenei, eta erditu ostean opariekin (ermakeriak) ikustera joandakoei eskerrak emateko modua.
Jaiotzaren inguruko sineste ugarik umea jaio aurretik bizi izaten zen irrikaren eta arte­gatasunaren artegatasunaren berri ematen digute. Horrela, bada, umedunaren gogo jakin batzuk bete behar izaten ziren, sabelaren itxurak jaio behar zuen umearen sexua zehazten zuela uste zuten; era berean, kontuan hartzekoak izaten ziren amaren aurpegian ager zitezkeen seinaleak, haurdunaldiaren bilakaera eta ilar­giaren ilargiaren aldiak. Erditze ona izateko santuen bitartekaritza eskatzen zitzaion, nork bere debozioko santuari. Ezagunenetarikoa San Ramon Nonato zen, etxe askotako ohaburuko irudia izan ere. Era berean, bataiatu aurretik neurri batzuk hartzen ziren, esaterako, bataia­tu bataiatu arte jaioberriari musurik ez ematea, eta batez ere kutunak edo irudi erlijiosoak jartzea.
=== Haurtzaroa ===
127 728
ediciones